ATXILOTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Marlaska ministroak dio atxilotuen jatorria argitaratzeak ez duela delitua prebenitzen laguntzen

Ertzaintzak ildo horretan hartutako erabakiaren gaineko iritzia eman du, eta jatorria dena delakoa izan inor ez estigmatizatzearen alde agertu da.

El ministro del Interior, Fernando Grande-Marlaska, durante el foro Metafuturo 2025, en el Ateneo de Madrid, a 19 de noviembre de 2025, en Madrid (España). El foro, organizado por Atresmedia, reúne a todo tipo de personalidades del ámbito social y político para debatir sobre temas como la Inteligencia Artificial, la digitalización, la libertad de expresión, la geopolítica, la transición energética, las migraciones, el papel de la mujer en la sociedad y el impacto de las pantallas, entre otros. Por primera vez el foro, que arrancaba el lunes 17 de noviembre en Madrid, se clausurará el 21 de noviembre en Barcelona.



Alejandro Martínez Vélez / Europa Press

19/11/2025

Grande Marlaska, Metafuturo foroan. Argazkia: Europa Press.

Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa ez dago ados Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atxilotuen jatorria argitaratzeko hartu duen erabakiarekin. Ministroaren hitzetan, datu hori zabaltzea ez da beharrezkoa delituak prebenitzeko.

Migrazioaren kudeaketa eta orainaldiko eta etorkizuneko erronkak eztabaidan Ertzaintzak hartutako erabakiari buruz galdetu diotenean egin du baieztapen hori Marlaskak, Metafuturo hausnarketa-foroaren IV. edizioan.

"Ez dut jarrera kritikatuko, baina ebidentzia zientifikoari erreparatuta eta aholkulariek esaten didatenaren arabera, ez dut ulertzen nazionalitatea, NANa, pasaportea zein jaioterria beharrezko elementuak direnik delituak prebenitzeko lan egin ahal izateko", esan du Marlaskak.

Ministroak gardena izatearen alde egin du eta ariketa horrek datu guztiak ematea ekar dezakeela uste du. Hala ere, adierazi du beharrezkoa dela aurretik baloratzea datu batzuk interes publikokoak ote diren, eta jatorriaren kasuan ez du uste beharrezkoa denik.

Era berean, "pertsonen duintasuna" zaintzearen alde egin du, "inor bere jatorriagatik ez estigmatizatzeko".

Goizean, Kongresuko kontrol saioan, Marlaskak delinkuentzia eta immigrazioa bereizi ditu. "Kriminalitatea ez da nazionalitatearen edo jatorriaren araberakoa, zaurgarritasunak eta antzeko parametroek mugatzen dute", ziurtatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X