Adin txikiko txirrindulari bat hil da Berrizen, Bizkaibuseko autobus batek harrapatuta
Beste txirrindulari bat, adin tarte berekoa, berriz, Gurutzetako erietxera eraman dute zaurituta, hura ere autobusak harrapatuta. N-634 errepidean izan da ezbeharra, 20:45 inguruan.
Txirrindulari bat hil eta beste bat zauritu da ostegun honetan, N-634 errepidean, Berriz parean, autobus batek harrapatuta.
Ezbeharra 20:45 aldera gertatu da, N-634 errepidetik zihoan autobus batek 16 eta 17 urteko bi txirrindulari harrapatu dituenean. Horietako bat ia momentuan hil da, jasotako zauri larrien ondorioz, eta bertaratutako medikuak haren heriotza egiaztatu besterik ezin izan du. Beste gaztea Gurutzetako ospitalera eraman dute.
Ertzaintzak dagokion ikerketa abiatu du, istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun Publikoak bertan behera utzi ditu Muskizen ezarritako prebentzio-neurriak
Azken orduetan egin diren neurketen emaitzek baieztatu dute bentzeno mailak murriztu eta egonkortu direla, Eusko Jaurlaritzaren arabera.
Gizon bat zauritu dute Arrasaten, suzko arma batekin
EITBk jakin duenez, pertsona bat atxilotu dute. Zauritua Debagoieneko Ospitalera eraman dute, Arrasatera.
Bentzenoa, gasolinan dagoen likido lurrunkorra, ez da arriskutsua, "esposizio luzeetan" izan ezik
Nestor Etxebarria EHUko Kimika Analitikoko Saileko irakasle eta ikertzailearen ustez, "egokiak" dira barruko espazio itxietan egoteko eta ateak eta leihoak itxita edukitzeko eman diren gomendioak. Hala ere, "fokua kontrolatuta dagoen bitartean, ihesak luze irauteko arriskurik ez badago, ez da egoera kezkagarria".
Osakidetzako covid iraunkorraren unitateak 200 paziente baino gehiago artatu ditu lehen urtean
Sindrome honen ezaugarri nagusia da sintomek lehen infekzioaren ondoren gutxienez hiru hilabetez irautea. Muturreko nekea, arnasa hartzeko zailtasunak eta narriadura kognitiboa dira sintoma nagusiak
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, pertsonen legez kanpoko trafikoa egotzita
Trafiko-kontrol batean ohartu dira 9 lagunentzako furgoneta batean 15 pertsona zihoazela, egoera penagarrian, Portugalera bidean.
Zierbenan "ez dago osasunerako inolako arriskurik", Udalaren arabera
Udalak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako prebentzio-gomendioak Muskizera eta Abantora mugatzen dira, eta "udalerriko jarduera normaltasun osoz garatzen ari da".
Atzerapenak Bilboko Aldirietako C3 linean, seinaletan izandako arazoen ondorioz
Matxura Ollargan eta Bidebieta-Basauri arteko tartean gertatu da, eta atzerapenak eragin ditu tren-zerbitzuan.
Albiste izango dira: Bentzenoa Muskizen, Goya sarien bezpera eta Bill Clintonen deklarazioa Kongresuan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Muskizko bentzeno mailaren datuak aldakorrak direla eta, prebentzio-neurriei eustea erabaki du Jaurlaritzak
Bentzeno maila nabarmen jaitsi da atzoko datuen aldean, eta prebentzio-neurriei eusten badiete ere, Osasun Publikoko arduradunak ziurtatu du herritarrak ez daudela arriskuan. 14:00etan emango dute datu gehiagoren berri.
30 urtean 2.000 gibel-transplante egin ondoren, mundu mailako erpinean dago EAE
Euskadin gibeleko lehen transplantea egin eta hiru hamarkada igaro direnean, Euskal Osasun Zerbitzuak halako ia 2.000 transplante egin ditu, urtean 75 inguru, eta mundu mailan lehen postuan dago, milioi biztanleko 60 transplanteko tasarekin, mendebaldeko herrialdeetako batez bestekoa halako hiru.