Atxilotu egin dute Femenek Francoren omenezko meza baten aurka egindako protestan bi ekintzaileri bularrak ukitu zizkien gizona
Bi emakume gaztek bultzadak eta ukituak jasan zituzten Hamabi Apostoluak parrokian (Madril) Francoren omenez egindako meza baten aurkako protesta batean.
Erasotzailearen irudia, Femeneko aktibisten ondoan. Argazkia: Europa Press.
Polizia Nazionalak atxilotu du Madrilen Femeneko bi ekintzaileri egindako erasoen egilea. Izan ere, bultzadak, irainak eta ukituak jasan zituztela salatu zuten azaroaren 20an Hamabi Apostoluen Parrokiaren atarian protestan aritu ziren manifestariek. Bertan, Francisco Francoren familiak antolatutako meza bat egiten ari ziren, diktadorearen heriotzaren 50. urteurrena zela eta.
Ekintzaileak "Fascismo legal, vergüenza nacional " eta "Al fascismo, ni honor ni gloria" oihukatuz bertaratu ziren, oihalezko pankartak zeramatzatela.
Une horretan, bertan bildutako hainbat lagunek aurre egin zieten. Manifestarien esanetan, konstituzioaren aurkako bandera bat zeraman gizon batek eraso egin zien, beste emakume batek pankartetako bat kendu zien, eta bultzadak eta irainak egiteaz gain, gizon batek bularrak ukitu zizkien. Horren aurrean, ekintzaileek salaketa jarri zuten.
Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera, "sexu-indarkeriaren aurkako konpromiso irmoa, emakumeen eskubideen defentsa eta manifestatzeko eta biltzeko eskubidearen erabilera askea bermatzeko" atxilotu dute.
Ikerketak aurrera jarraitzen badu ere, atxilotua epailearen esku utziko dute beharrezko eginbideak betetakoan.
Erasotzaileak egindako ukituak. Argazkia: Europa Press.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Cadizen emaztea hiltzea leporatuta
Emakumearen gorpua haren etxean aurkitu zuten, Puerto de Santa Marian.
Sute batek palet biltegi bat kiskali du Galdakaon
Ostiral gauean piztu den sute batek palet biltegi bat kiskali du Galdakaon, Artola auzoan. 23:30 aldera piztu da sua, eta suhiltzaileek ordu eta erdi behar izan dute sua itzaltzeko. Ez da inor zauritu.
Sei pertsona zauritu dira Galdakaon, taberna bateko sabai faltsua erorita
Gertaera 19:15ak aldera izan da, Agirre Lehendakariaren kaleko taberna batean.
Ortuellako kiroldegia itxi dute gimnasioko estalkiaren zati bat hondoratu ostean
Sabaiaren kolapsoaren ondorioz, udal gimnasioa eta atletismo-pista itxi behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu.
Sei planeta eta Ilargia dira otsail amaierako planeta-lerrokadura handiaren protagonistak
Iluntzeko zeruak ikuskizun astronomiko bereziki deigarria eskainiko digu otsaileko azken egunetan. Virginia Garcia Aranzadiko astronomoak azaldu digu zein sei planetak egingo duten bat zeruan.
Abeltzaintzarekin loturarik ez duen pertsona bat txerri gripearekin kutsatu da Katalunian
Birus horrek ez du kutsatutako pertsona horren osasunean eraginik izan, eta, beraz, ez du osasun publikoa arriskuan jarri. Kutsatuak gaixotasun kronikoak ditu, eta urtarrilaren 30ean, gaitza atzeman ziotenean, gripearen sintomekin zerikusirik ez zuten beste arrazoi batzuengatik joan zen ospitalera.
Gizon bat zauritu dute Arrasaten, suzko arma batekin
EITBk jakin duenez, pertsona bat atxilotu dute. Zauritua Debagoieneko Ospitalera eraman dute, Arrasatera.
Osasun Publikoak neurketak egiten jarraituko du Muskizen, prebentzio-neurriak bertan behera utzi ondoren
Petronorrek barkamena eskatu du, "gorabehera horrek eragindako eragozpenengatik". Azken orduetan egin diren neurketen emaitzek egiaztatu dute bentzeno-mailak murriztu eta egonkortu egin direla, Eusko Jaurlaritzaren arabera.
Bentzenoa, gasolinan dagoen likido lurrunkorra, ez da arriskutsua, "esposizio luzeetan" izan ezik
Nestor Etxebarria EHUko Kimika Analitikoa Saileko irakasle eta ikertzailearen ustez, barruko espazio itxietan egoteko eta ateak eta leihoak itxita edukitzeko eman diren gomendioak "egokiak" dira. "Fokua kontrolatuta dagoen bitartean, ihesak luze irauteko arriskurik ez badago, ez da egoera kezkagarria", erantsi du.
Osakidetzako covid iraunkorraren unitateak 200 paziente baino gehiago artatu ditu lehen urtean
Sindrome honen ezaugarri nagusia da sintomek lehen infekzioaren ondoren gutxienez hiru hilabetez irautea. Muturreko nekea, arnasa hartzeko zailtasunak eta narriadura kognitiboa dira sintoma nagusiak