Yoanna Acedo genero-indarkeriaren biktima omendu eta haren familiari babesa agertu dio Zarauzko Udalak
Gloria Vazquez Berdintasun zinegotziak Yoannaren amak idatzitako gutuna irakurri du: "Amak eta anai-arrebek egiaren, justiziaren, memoriaren eta zure alde borrokatzen jarraituko dugu. Beti gurekin".
Yoanna Acedori Zarautzen egindako omenaldian ateratako argazkia: EFE
Yoanna Acedo indarkeria matxistaren azken biktima omendu dute larunbat honetan Zarautzen Udalak eta herritarrek. Urriaren 15ean hil zuen, ustez, bikotekideak Acedo, eta harek amak idatzitako gutun bat irakurri dute gaurko oroimen ekitaldian.
13:00etan izan da ekitaldia, Lege Zaharren Enparantzan, eta, besteak beste, Xabier Txurruka alkateak eta Gloria Vazquez Berdintasun zinegotziak parte hartu dute bertan. Hain zuzen ere, Yoannaren amaren gutuna irakurri du Vazquezek: "Ez litzateke horrelako omenaldirik egon behar, ez litzateke inoiz Yoannaren izenaren ondoan 'eraila' hitza agertu behar, baina egunero gogoratzen dugu hori dela errealitatea", aitortu du.
Gutun horren bidez, eskerrak eman dizkiete familia "sostengatzen jakin duten" herritarrei eta erakundeei, "egun ilunenetan arnasten jarrai dezagun emandako babesagatik".
Alabak "distira berezia" zuela esan du, "samurra eta gizatasun handikoa" zela. "Oraindik ere ametsak zituen arren, norbaitek etorkizuna kentzea erabaki zuen", salatu du, baina ekintza krudel horrek "ez zuen bere bizitzarekin bakarrik amaitu, gurea ere hautsi zuen eta bete ezin den hutsunea utzi zuen", gaineratu du.
Eraildako emakumearen amaren hitzetan, harengatik jarraituko dute aurrera, "merezi zuen duintasunagatik eta bere izena inoiz itzal ez dadin". "Amak eta anai-arrebek azkeneraino egiaren, justiziaren, memoriaren eta zure alde borrokatzen jarraituko dugu. Beti gurekin", esanez amaitu du gutuna.
Yoanna indarkeria matxistaren biktima izan zela berretsi du Zarauzko alkateak, eta "Yoanna eta bere familia errespetatu behar ditugu", erantsi du. Era berean, emakumeen aurkako edozein indarkeria motaren aurka borrokatzeko beharra azpimarratu du.
Yoannaren ustezko hiltzailea, 47 urtekoa, espetxera bidali zuen epaileak, epaiketa zain. Gizonak aurreko bikotekideen salaketak zituen genero-indarkeriagatik.
----------------------------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona talde batek migratzaileen asentamendu baten zati bati su eman dio Ceutan
Azken egunotan protesta ugari egin dituzte Ceutako hainbat puntutan, eta migratzaileen kanpamenduetara joan-etorriak ere egin dituzte. Polizia Nazionalak esku hartu behar izan du hainbatetan, zuzeneko liskarrak saihesteko.
Elkarretaratze jendetsua Donostian Kaleko Afari Solidarioak ekimenaren alde
Ehunka pertsonak bat egin dute ostegun honetan Donostiako Kaleko Afari Solidarioak (KAS) kolektiboak Gipuzkoako hiriburuko Alde Zaharretik orgatxoekin paseatzeko egin duen deiarekin. Baliabiderik ez duten pertsonei ogitartekoak banatzen ari zaizkien pertsonak Udaltzaingoaren aldetik "identifikatuak eta zehapenekin mehatxatuak" izaten ari direla salatu dute.
Normaltasunera itzuli da trafikoa Biriatun, itzulera-operazioak egunean zehar eragindako auto-ilarak amaitu ostean
Abuztuko azken asteburura sartzear gauden honetan, oporren amaiera iritsi da askorentzat eta milaka pertsona errepidera atera dira etxera itzultzeko.
68 urteko gidari bat hil da N-121 errepidean, kamioi bat aurrez aurre jota
Ezbeharra 20. kilometroan gertatu da, Unzue parean.
Honelakoa izan da Aste Nagusiko txupinerei egindako omenaldia
Urtero bezala, txupinerei omenaldia egin diete. Txapel eta jaka gorriz eta kez bete da Bilboko Areatza.
Istilu-gaua Ceutan: hamabi migratzaile atxilotuta, lau militar zaurituta eta ceutarren erasoak eta jazarpena migratzaileei
Goizaldeko 05:30ak aldera, 30 edo 40 laguneko migratzaile talde batek ibilgailu militar bat inguratu eta harrika jo du. Barruan zihoazen lau militarrak zauritu dituzte eta ibilgailua oso kaltetuta dago. Aurretik, Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean arratsaldean protesta egin zuten ehunka ceutar Benitez hondartzara joan ziren tropelean, eta han migratzaileak jazarri zituzten eta haien mantak, koltxoiak eta bestelako ondasunak itsasora bota zituzten.
Astelehenean ekingo diote EITBko irratiek denboraldi berriari, zerbitzu publikoko izaerari tinko eutsiz
Hainbat berrikuntzarekin hasiko dute sasoia; esaterako, Mikel Rotaetxe izango da Euskadi Irratiko Baipasa saioko aurkezlea, eta Maria Ruiz, Radio Euskadiko Boulevard magazinekoa. Gainera, Gaztea irratiak Panorama saio berria estreinatuko du, 10:00etatik 12:00etara, Ibon Fernandezen eskutik.
Lurrak gorriz tindatuko du Ilargia goizaldeko eklipse partzialean
Ostiralean, abuztuak 28, izango da une gorena, 06:12:53an, Lurraren itzalak ilargi-diskoaren % 93 estaliko duenean.
15 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiaren bosgarren egunean, horietako bat genero-indarkeriagatik
Jaien erdira iritsita, atzo, asteazkena, hamar atxiloketa egin ziren jaigunean bertan eta bost hortik kanpo. Guztira, berrogeita hamar salaketa zenbatu dira.
50 pertsona zauritu dira Noaingo txupinazoan hainbat suziri lehertuta
Hiru erietxera eraman dituzte erredurekin eta horietako biri alta eman diete arratsaldean. Beste 47 lagun lekuan bertan artatu dituzte. Nafarroako udalerri horretako jaiek aurrera jarraitzen dute.