Metro zerbitzua martxan da berriro, Urduliz eta Plentzia artean etenda egon ostean
Zuhaitz bat erori da trenbidera bi udalerri horien artean, eta, ondorioz, Urdulizko geltokitik aurrerako zerbitzua eten dute.
Bilboko metroa. Argazkia: EFE.
Bilboko metro zerbitzua etenda egon da Urduliz-Plentzia tartean; izan ere, zuhaitz bat erori da trenbidera bi udalerri horien artean. Ezbeharra 13:30ean gertatu da, eta Urdulizko geltokitik aurrerako zerbitzua etetea ekarri du.
Hala ere, 14:40rako berrezarri dute zerbitzua, eta metroak normaltasuna berreskuratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Petronor Muskiz eta Abanto Zierbenako herritarrak "hiltzen" ari dela salatu dute ehunka lagunek
Bizkaiko bi udalerrietako bizilagunak kalera atera dira ostegunean findegiko bentzeno ihesaren aurka protesta egiteko. Salatu dutenez, agintariek "berandu" hartu zituzten prebentzio neurriak, bentzeno maila altuak goizean atzeman zituzten arren.
Sei pertsona zauritu dira BI-636 errepidean, Zallan, izandako auto istripuan
Bolunburuko tuneletik gertu jazo da istripua, Kadaguako korridorean, eta zirkulazioa eten dute larrialdietarako zerbitzuak inguruan lanean ari ziren bitartean. Dena dela, 13:35 aldera ireki dute berriro.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, gaueko aisialdirako lokal batean edalontzi batekin gizon bat larri zauritzeagatik
Biktima ospitalera eraman behar izan zuten, masailalbo-hezurrean eta begi batean zauriak zituelako, eta atxilotua epailearen esku uzteko zain dago.
Tolosako Ospitalea 2031rako egongo da eraikita
Erietxea eraikitzeko proiektua esleitu du Jaurlaritzak, 107,6 milioiko inbertsioarekin. Ospitalea udalerriko sarreran kokatuko da, ia 8.500 metro koadroko lursail batean. Ospitalizazioko 90 ohe izango ditu eta 380 profesionalek jardungo dute bertan.
Martxoak 3 elkarteak "Espainiako Erresumak 1976ko gertakariengatik duen erantzukizuna onartzea" eskatu du
Biktimen elkarteak omenaldia egin die "martxoaren 3ko garra bizirik mantendu dutenei".
Gizon bat atxilotu dute Cadizen emaztea hiltzea leporatuta
Emakumearen gorpua haren etxean aurkitu zuten, Puerto de Santa Marian.
Sute batek palet biltegi bat kiskali du Galdakaon
Ostiral gauean piztu den sute batek palet biltegi bat kiskali du Galdakaon, Artola auzoan. 23:30 aldera piztu da sua, eta suhiltzaileek ordu eta erdi behar izan dute sua itzaltzeko. Ez da inor zauritu.
Sei pertsona zauritu dira Galdakaon, taberna bateko sabai faltsua erorita
Gertaera 19:15ak aldera izan da, Agirre Lehendakariaren kaleko taberna batean.
Ortuellako kiroldegia itxi dute gimnasioko estalkiaren zati bat hondoratu ostean
Sabaiaren kolapsoaren ondorioz, udal gimnasioa eta atletismo-pista itxi behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu.
Sei planeta eta Ilargia dira otsail amaierako planeta-lerrokadura handiaren protagonistak
Iluntzeko zeruak ikuskizun astronomiko bereziki deigarria eskainiko digu otsaileko azken egunetan. Virginia Garcia Aranzadiko astronomoak azaldu digu zein sei planetak egingo duten bat zeruan.