TOLOSAKO EPAITEGIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Xuhar Pazosen kasua berriro artxibatu du epaileak, ertzainen jokabidea "beharrezkoa eta neurrizkoa" izan zela argudiatuta

Villabonako gazteak begi bateko ikusmena galdu zuen, Ertzaintzaren foam jaurtigai batek jo ondoren, iaz Tolosako inauterietan izandako istiluetan. Epaileak iritzi dio agenteek protokoloa bete zutela, eta Pazosen lesioa "halabeharrezkoa" izan zela.

xuhar pazos

Xuhar Pazos, joan den azaroan, Tolosako Epaitegiaren aurrean. Argazkia: EITB

Xuhar Pazos gazteari zauri larriak eragiteagatik bi ertzainen aurka zabaldutako auzia bigarren aldiz artxibatu du Tolosako 1. Instrukzio Epaitegiak. Epailearen iritziz, liskarrei aurre egiteko materialaren erabilera “beharrezkoa eta neurrizkoa” izan zen, eta “protokoloei jarraituta” egin zen operazioa. 

Tolosako Inauterietan izan ziren gertakariak, 2024ko otsailaren 12an. Taberna baten atarian gazte batzuen artean izandako liskarraren ondoren, Ertzaintza bertaratu zen eta istiluak izan ziren; foam jaurtigaiak bota zituzten agenteek, eta horietako batek begian jo zuen Xuhar. 

Autoaren arabera, Ertzaintzaren parte-hartzea gazte talde batek Poliziari egindako "eraso larri eta etengabekoaren ostean" izan zen, eta gazte horien artean zegoen Pazos gaztea. 

Halaber, epaileak uste du liskarren aurkako materiala erabiltzea "beharrezkoa" izan zela gau hartan, eta operazioan parte hartu zuten agenteek neurriz eta protokoloak aintzat hartuta jokatu zutela. 

Hala, autoak dio Pazosek jasandako lesioak "halabeharrezkoak" izan zirela eta ez dagoela arrazoirik agenteen jokabidea arduragabea izan zela esateko. 

2024ko azaroan artxibatu zuen auzia aurrenezko Tolosako Epaitegiak, baina Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriro zabaltzea agindu zuen, eta orduan hartu zioten deklarazioa Pazosi. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X