TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioilari bat hil da, trafiko-istripuz, AP-8an, Irun parean

Bi kamioik elkar jo dute Baionaranzko norantzan. Ondorioz, autobidea itxi behar izan dute eta auto-ilarak sortu dira.

18:00 - 20:00

Bi kamioik  istripua izan dute AP-8 errepidean, Irunen, Baionarako noranzkoan, eta ibilgailuetako bateko gidaria hil da.

Istripua Olaberria auzo inguruan gertatu da, 18:00etan. Errepidea erabat itxi behar izan dute eta auto-ilarak sortu dira Baionarako noranzkoan. Uneren batean 5 kilometrorainokoak izan dira. 

Trafikoa inguruko bigarren mailako errepideetara bideratu dute, besteak beste, GI-636ra. Ondorioz, errepide horietan ere trafiko astuna izan da hainbat unetan eta ibilgailuak geldirik egon dira. 

Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, momentuz ez dute argitu zergatik egin duten talka bi kamioiek. Gidarietako bat kabinan ezin irten gelditu da, eta bertaratu diren larrialdietako zerbitzuek hilik zegoela egiaztatu dute.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoaren arrazoiak argitzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X