Azoka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hemen da San Tomas, urteko feria nagusia

Bilbok eta Donostiak urteko azokarik garrantzitsuenetako bat ospatuko dute igande honetan. Aterkia ezinbestekoa izango da egunean zehar, fronte batek prezipitazioak utziko baititu.

(Foto de ARCHIVO)

Txistorra en la feria de Santo Tomás, a 21 de diciembre de 2022, en San Sebastián, Gipuzkoa, Euskadi (España). Tras dos años de ausencia por el Covid-19, la feria de Santo Tomás vuelve con 166 puestos repartidos por diferentes barrios y una amplia programación de eventos entre los que destacan la V Copa de Oro de Aizkolaris en modalidad femenina, la sesión de bertsolaris, los tradicionales concursos, o los talleres infantiles.



Unanue / Europa Press

21 DICIEMBRE 2022;FERIA;COVID;AUSENCIA;PUESTOS;VUELTA;EVENTOS;CONCURSOS;TALLERES

21/12/2022
Txistorra izango da San Tomas eguneko protagonistetako bat. Irudia: Europa Press

San Tomas eguneko azoka bereziak egingo dira igande honetan Euskal Herriko txoko askotan. Gabonen atarian, Donostiakoa eta Bilbokoa izango dira jendetsuenak.

Donostiako San Tomas azoka163 postu izango ditu aurten. Gainera, bertaratuko direnek publiko guztientzako hogei bat jardueraz gozatzeko aukera izango dute.

Beste urte batzuetan bezala, azokako protagonista nagusia txerria izango da, Poxpolin, Duroc arrazako txerrama mistoa, aske hazia. Hilaren 21ean 370 eta 380 kilogramo artean pisatuko du, eta Konstituzio Plazan bertan egongo da.

Gipuzkoako hiriburuan egingo den azokara hurbilduko direnek, salmenta postuez gozatzeaz gain, gustu eta adin guztietarako jardueretan parte hartu ahal izango dute. Donostia Kultura Festak elkarteak, hainbat elkarte eta erakunderekin elkarlanean, landa-produktuen, Donostialdeko eztiaren, txorimaloen, txistorraren eta euskal jantzi tradizionalen lehiaketak programatu ditu, besteak beste, egun horretarako.

Bilboko 76. San Tomas Azokak tradizioa eta gastronomia iraunkortasun eta elkartasun balioekin uztartuko ditu. Hitzordu horrek, urtero bezala, etxola, ekoizle eta bisitariez beteko du Areatza.

BBKk, Bilboko Udalak eta Bisubi Fundazioak, Bizkaiko sukaldarien fundazioak, lurraldeko nekazaritza sektorearekin duten hitzorduaren xehetasunak eman dituzte ostegun honetan. Horien kalkuluen arabera, urtero 100.000 pertsona inguruk parte hartzen dute.

Abenduaren 21ean, 09:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte, 243 etxola irekiko dira Bilboko Areatzan eta inguruetan. Horietatik, 166 baserritar produktuak saltzeko izango dira, eta 117 ekoizleren produktuak izango dituzte salgai, San Tomas eguneko gastronomia- eta jai-eskaintza osatzen duten 12 txosnarekin batera.

Gainera, BBK Klima proiektuak parte hartzeko dinamika bat jarriko du abian aurten, hondakinak egoki kudeatzea sustatzeko eta ekitaldia efizienteago, jasangarriago eta ingurumenari dagokionez hobea izaten laguntzeko neurriekin. 

Aterkia ezinbestekoa izango dugu igandean. Euskalmeten arabera, fronte bat igaroko da eta prezipitazioa utziko du, probabilitate handiagorekin goizean eta eguerdi partean. Arratsaldean, noizbehinka zaparradak botako ditu, eta trumoi-ekaitzak jo eta txingorra bota dezake. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X