Azoka

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euria gorabehera, giro ederrarekin ospatu dute San Tomas Bilbon eta Donostian

Negu giroa nagusitu da, baina horrek ez ditu bisitariak kikildu, eta milaka pertsona ibili dira Bizkaiko hiriburuan eta Gipuzkoakoan hara eta hona. 

Donostiako Konstituzio Plaza, gainezka.

Donostiako Konstituzio Plaza, gainezka, gaur goizean. Argazkia: EFE

Taloak txistorrarekin, baratzeko produktuak eta, batez ere, giro ona. Osagai horiek izan dira nagusi gaur Bilbon eta Donostian, San Tomas eguneko azokan.

Bizkaiko hiriburuan, goizean goizetik, euria izan da azokaren protagonistetako bat. Eguraldiak, baina, ez ditu bisitariak uxatu, eta milaka dira aterkia hartuta bertara joan direnak. 

Donostian, aldiz, ateri abiatu da eguna, baina euritara jo du eguerdi aldera. Eguraldia gorabehera, Poxpolin, ia 400 kiloko duroc arrazako txerrama mistoa,  izan da protagonista nagusia Konstituzio Plazan.

Batean zein bestean, baserriko produktuen garestitzea izan dute hizpide bisitariek. Arrautzak nabarmen karutu dira, eta 4'5 euroan saldu dute dozena. Taloak, berriz, 5,30-7 euroan eskaini dituzte.

Eztia 13 euroan izan da eskuragarri, eta txakolina, 8-10 euroan; merkeago saldu da sagardoa, 5 euroan. Gernikako indaba 20 euroan izan dute salgai, eta txorizo  kiloa, 28,5 euroan. Gazta kiloa 20-30 euroan izan dute, eta txoripana, 3 euroan (aurreko urteetan, 2 euroan eskura zitekeen). Gaztainak 7 euroan saldu dituzte, eta euskal pastelak, 13-14 euroan. 

18:00 - 20:00

Gipuzkoako hiriburuko azokara joan direnek, salmenta postuez gozatzeaz gain, gustu eta adin guztietarako jarduerak izan dituzte bisitari guztien gozamenerako. Donostia Kultura Festak elkarteak, hainbat elkarte eta erakunderekin elkarlanean, landa-produktuak, Donostialdeko eztia, txorimaloak, txistorra eta euskal jantzi tradizionalak ezagutzera emateko lehiaketa ugari programatu ditu gaurko.

Bilboko 76. San Tomas Azokak tradizioa eta gastronomia iraunkortasun eta elkartasun balioekin uztartu ditu. BBK-k, Bilboko Udalak eta Bisubi Bizkaiko Sukaldarien Bilkura Fundazioak egindako aurreikuspenen arabera, aurten ere 100.000 bat bisitari izan dira.  

Aterkiak nagusi Bilboko San Tomas azokan

Aterkiak nagusi Bilboko San Tomas azokan. Argazkia: EFE

243 postu paratu dituzte Areatzan, 20:00ak arte. Horien artean, 166 saltokitan baserriko produktuak saldu dituzte, 117 saltokitan ekoizleen produktuak izan dira salgai, eta 12 txosna izan dira San Tomas eguneko gastronomia- eta jai-eskaintza osatzen.

Gainera, BBK Klima proiektuak parte hartzeko dinamika bat abiatu du aurten, hondakinak zuzen kudeatzea sustatzeko eta jai efiziente, jasangarri eta ingurumenari begira garbiagoa izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X