Auto baten gidaria hil da GI-636 errepidean, Lezon, kamioi batekin aurrez aurre talka eginda
Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan, larrialdi-zerbitzuak lanean aritu direnean eta errepidea garbitzeko lanek iraun duten bitartean. 17:45ak aldera zabaldu dute, eta egoera ohikora itzuli da.
Auto baten gidaria hil da astelehen honetan GI-636 errepidean, Lezo parean (Gipuzkoa), kamioi batekin aurrez aurre talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua 14:00ak aldera jazo da, eta ezbeharra zerk eragin duen ikertzen ari dira. Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre talka egin dute. Autoaren gidaria kolpearen ondorioz hil da, eta kamioiaren gidaria ebakuatu egin dute.
Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan larrialdi-zerbitzuak lanean aritu diren bitartean eta, ondoren, errepidea garbitu bitartean. Ondorioz, auto-pilaketak sortu dira, bi noranzkoetan.
17:45ak aldera zabaldu dute errepidea eta trafikoa ohikora itzultzen hasi da.