Hilketa matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Behin behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldon emakume bat hiltzeagatik atxilotutako gizonari

Homizidioa eta eraso sexuala delituak leporatu dizkio epaileak biktimaren lankidea zen 27 urteko gazteari.

Barakaldoko 54 urteko emakumearen hilketarekin zerikusia duelakoan atxilotu zuten 27 urteko gizona espetxera bidali du behin behinean guardiako epaileak. Getxoko Epaitegietan eman du deklarazioa akusatuak. Ustezko giza hilketa eta sexu-eraso delituak leporatu dizkio epaileak.

Gizona igande gauean atxilotu zuten Josune izeneko emakumearen hilketarekin lotuta. Biak lankideak ziren eta, EITBk jakin ahal izan duenez, enpresaren Gabonetako afarian izan ziren.

Biktimaren alabek igande goizeko 11:30ak aldera eman zioten abisua Ertzaintzari. Barakaldoko Sociedad Santa Ageda kaleko etxebizitzan amaren gorpua aurkitu zutela jakinarazi zuten.

Larrialdi zerbitzuak, ertzaintzako agenteak eta epaitegiko lantaldea bertaratu ziren eta emakumearen heriotza baieztatu zuten. Autopsiak emakumearen heriotza bortitza izan zela argitu zuen.

Getxoko guardiako epaitegietan deklarazioa eman badu ere, kasu honen ikerketa Barakaldoko Emakumearen gaineko Indarkeriaren Epaitegian egiten ari dira.

Barakaldoko Udalak eta hainbat elkartek elkarretaratzeak egin dituzte hilketa gaitzesteko.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X