INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azkoitiak "irmoki gaitzetsi" du emakume bati egindako sexu-eraso saiakera

Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiekbere gaitzespen irmoa adierazi dute eta indarkeria matxista "aitzakiarik gabe desagerrarazi behar den gaitza" dela azpimarratu dute. Arratsaldean, dozenaka pertsonak elkarretaratzea egin dute herriko plazan. 

18:00 - 20:00
Azkoitiko Udalak deitutako gaitzespen elkarretaratzea. Argazkia: EITB

Azkoitiko Udalak "gaitzespen irmoa" agertu du abenduaren 24ko gauean udalerriko bizilagun batek jasan zuen sexu-eraso saiakeraren aurrean. Gertaera GI-631 errepidearen ondoan izan zen, Azkoitia eta Loiola artean.

Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek (EAJ, EH Bildu, Azkoitia Bai eta PSE-EE) gogor gaitzetsi dute sexu-eraso saiakera, eta "erabateko babesa eta elkartasuna" helarazi diete emakumeari eta haren ingurukoei.

Bozeramaileen Batzordearen adierazpenaren arabera, "ez dago eskubiderik lanetik etxera bidean doan emakume bat inguratzeko eta bortxatzen saiatzeko". "Erasotzaileak egindakoa ordaindu dezala" espero du, eta azpimarratu du indarkeria matxista "indar guztiekin desagerrarazi behar dugun gaitza" dela, "aitzakiarik gabe, justifikaziorik gabe, eta beste aldera begiratu gabe".

Segurtasun Sailak ostegunean jakinarazi zuenez, gertaera 23:00ak baino lehentxeago izan zen; 49 urteko biktima GI-631 errepidearen ondoan zihoan, Azkoitia eta Loiola artean, eta bizikletan zihoan gizon batek eraso egin zion. 

60 urteko ustezko erasotzailea handik gutxira atxilotu zuten. Ihes egiten saiatu zen, baina partikular batzuek jarraitu egin zioten, eta atxiki egin zuten Ertzaintza iritsi arte. Atxilotua epailearen esku utzi dute.

Bozeramaileen Batzordeak eskerrak eman dizkie biktimari arreta eta laguntza eskaini zioten pertsonei, eta "erasotzailea atxikitzeko orduan erakutsitako ausardiari" balioa eman dio. Udalak biktimaren esku jarri ditu eskain ditzakeen laguntza-baliabide guztiak.

Udalaren deialdiari jarraituz, dozenaka pertsonak parte hartu dute indarkeria matxista mota guztiak gaitzesteko Herriko Plazan 19:00etan egin den elkarretaratzean.   

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X