Euskaltzaleei eskerrak eman dizkie eta larrialdi linguistikoari erantzuteko "elkarguneak sortzeko beharra" azpimarratu du Kontseiluak
6.500 euskaltzale bildu zituen larunbatean euskararen aldeko erakundeak Bilbao Arenan. Balorazio positiboa eta baikorra egin du, eta aurrera begirako erronketan jarri du fokua.
Atzo, Kontseiluko kideak eta ekitaldiko partaideak oholtzan. Argazkia: Ekaitz Zilarmendi (Kontseilua)
Euskararen aldeko pizkundea irudikatu eta biharamunean, Miribillako kiroldegian elkartu ziren 6.500 lagunei zein herriz herri lanean ari diren euskaltzale guztiei eskerrak eman dizkie Kontseiluak, baita babesa eman eta bertaratu ziren erakunde, alderdi, sindikatu eta eragileei; ekitaldian parte hartu zuten musikari, aktore, kulturgile eta sortzaileei; eta antolaketa, produkzio, azpiegitura, logistika, segurtasun zein komunikazio lanetan aritu diren ehunka langile eta boluntarioei ere.
Abenduaren 28 honetan komunikabideei igorritako ohar batean, balorazio positiboa eta baikorra egin du Kontseiluak atzoko ekitaldiaz, eta "aurrera begirako erronketan" jarri du fokua. Kontseiluaren iritziz, "ekitaldiaren arrakastak erakutsi zuen jende askorengan oso txertatuta dagoela euskaltzaletasuna, badagoela gihar hori indartzeko gogoa eta premia, eta badagoela hizkuntzaren auziaz hitz egiteko, euskarak sortzen digun kezkaz hitz egiteko, eta elkarguneak sortzeko beharra. Izan ere, azken ikerketek eta datuek erakusten duten euskararen larrialdi egoerari erantzuteko ezinbestekoa da euskaltzaletasuna indartzea".
Euskaltzaleek "ekiteko garaia" dela aldarrikatu du Kontseiluak, "toki guztietan antolatzeko, hiztun komunitatea ahalduntzeko, euskara eta euskaltzaletasuna lehen lerrora ekartzeko garaia". Horretarako proposamen bat aurkeztu du Kontseiluak: "Euskaltzaleon gida".
Hau dio "Euskaltzaleon gida"k:
- Euskalduna bazara euskaraz bizitzeko hautua egin: erabili bizimoduko eremu guztietan, lehenetsi euskarazko kultur eskaintza, euskarazko hedabideak, euskarazko edukiak… Erraztu zure jarrerarekin euskaraz zailtasun gehiagorekin ari direnak eroso sentitzea. Hurbildu euskara ez dakitenei. Ohartu euskara minorizatutako hizkuntza dela eta zu zeu minorizatutako hiztuna. Euskararen alde hartzen ez den erabaki bakoitzak minorizazioa indartzen duela. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.
- Euskararen jabe ez bazara, eman ezazu ikasteko urratsa. Edo, behintzat, euskarara hurbiltzeko pausoa. Erraztu zure jarrerarekin euskara normal erabiltzeko aukera. Eman euskara zure ondorengoei. Ohartu minorizatutako hizkuntza bat dela euskara eta minorizatutako hiztun komunitatea euskaldunena, eta, ondorioz, babestu haien aldeko berdintasun eta berme politikak; euskararen alde hartzen ez den erabaki bakoitzak minorizazioa indartzen duela. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.
- Ez normalizatu eta isildu hizkuntza-eskubideen urraketarik. Eman horren berri Hizkuntz Eskubideen Behatokiari Euskararen telefonoaren bidez. Gauzak aldatzeko garrantzitsua da gertatzen zaigunaren berri elkarri ematea eta plazara ekartzea. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.
- Zure ingurukoekin partekatu euskararen etorkizunak sortzen dizun kezka. Hitz egin hizkuntzen auziaz, zure bizipenez. Entzun besteenak. Izendatzen ez dena ez da existitzen. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.
- Zure lehentasun sozial eta politikoetara ekarri euskararen auzia. Beste hainbat gairekin egiten duzun bezala, zure botoa erabaki aurretik ezagutu aukeran dauden indar politikoek nolako hizkuntza-politika proposatzen duten. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.
- Antolatu euskaltzale gisa. Egungo munduan euskaraz bizitzeko –eta euskara bizi dadin– ezinbestekoa da beste pizkunde bat eragitea. Eta hori gertatzeko euskaltzaleen mugimendu indartsua behar da. Beraz, antolatu. Antolatu euskalgintzak horretarako eskaintzen dituen erakundeetan: hala nola herrietako euskara elkarteetan, Taupa mugimenduan edota Euskal Herrian Euskarazen. Halaber, antolatu euskaltzaleak kuadrilletan, ikastetxeetan, lantokietan, kirol eta kultur elkarteetan, mugimendu sozial, sindikatu eta alderdien baitan. Gure bizimoduko gune horietako bakoitzean bultza ditzagun euskararen aldeko erabaki, jokabide eta jarrerak. Euskararen alde hartzen ez diren erabakiek minorizazioa indartzen dute. Hautu hauetako bakoitza txinparta bat da Pizkunderako.
Hizkuntza-politiketan jauzia
Adostasun sozial eta politiko berri batean oinarrituko den hizkuntza-politiketan jauzi bat behar dela berretsi du Kontseiluak. Ildo horretan, irailean aurkeztu zuen Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza ekarri du gogora Kontseiluak, eta erakundeei eta indar politikoei proposamena aintzat har dezatela eskatu die berriro ere.
Azkenik, hurrengo topaketa ekainaren 13an Iruñean izango dela gogorarazi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Sarrigurenen, emaztea hiltzea eta ama larri zauritzea egotzita
Gertakariak Eguesibarrean (Nafarroa) jazo dira, arratsaldeko 19:30ak aldera.
Gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak egiazkoak direla ziurtatu du Hendaiako Herriko Etxeak
Bidasoa eskualdeko hainbat bizilaguni isunak kobratzeko posta bidez bidalitako gutunak iruzurra zirela zabaldu zuen ostegunean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
11 urteko zigorra ezarri diote gizon bati Bizkaian, bikotekide ohiaren etxera baimen gabe sartu eta hura bortxatzeagatik
Bikotekideak izan ziren sei urtez, nahiz eta ez ziren elkarrekin bizi. 2021eko azaroan neskak amaitutzat eman zuen harremana. Gizonak, ordea, kontaktuan jarraitzeko eskatu zion, eta 2021eko azaroaren 22ko goizean emakumearen etxera sartu zen, haren baimenik gabe, eta bortxatu egin zuen.
Baskoniak ehunka zaleren babesa jasoko du Valentzian
Baskoniaren mila jarraitzaile inguru joan dira Valentziara 2026ko Errege Kopa dela eta. Eguraldia lagun, giroa ezin hobea da Baskoniako zaleen bilgunea den "Araba Etxean".
65 urtetik gorako pertsonen artean alkohol eta psikofarmakoen kontsumo handiaz ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako txosten batek agerian jarri duenez, EAEko gizonen ia % 40k egunero kontsumitzen dute alkohola, eta emakumeen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak.
8 urteko kartzela-zigorra Legorretan kontrako norabidean zihoala hiru pertsonaren heriotza eragin zuen gidariarentzat
Akusazioek eta defentsak akordioa adostu dute, eta akusatuak erruduna dela onartu du. Hori dela eta, ez da beharrezkoa epaiketarekin jarraitzea. Ostiral honetan Gipuzkoako Auzitegian egindako saioan, auzipetuak barkamena eskatu die biktimen sendiei, malko artean.
Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emakume etorkinak prostituitzera behartzeagatik
Emakumeak haien jatorrizko herrialdeetan erakartzen zituzten, “lan-kontratu erakargarriak” eskainiz; Nafarroara iritsitakoan, baina, mehatxatu egiten zieten eta prostituitzera behartzen zituzten.
Gizon batek 10 urteko semea hil du eta emaztea larri zauritu du bart Tenerifen
Guardia Zibilak tiroz hil du ustezko hiltzailea, agenteei matxete batekin mehatxatu ostean.
Aturri ibaiak gainezka egin du Baionan
Aturri ibaiak gainezka egin du ostegun honetan Baionan. Azken egunetan pilatu den euriak eta itsasgorak bat egin dutenean, goizeko zein arratsaldeko seiak bueltan, ibaia bere bidetik irten da. Goizean urak eragin dituen eragozpenak ikusita, arratsalderako Baionako Herriko Etxeak zentzuz jokatzeko eta ibai ingurura ez hurbiltzeko deia egin badu ere, azkenean ez da eragozpen nabarmenik egon.
Zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko errepidea, olatu handiengatik itxita egon ostean
Itsasgora izan den unean egon da itxita, Pedro denboraleak eragin dituen olatu handiengatik. Ostiral goizeko itsasgoraren garaian ere, 05:00etatik 07:00etara, 4 metro inguruko olatuek joko dutela itsas-bazterra espero da.