HILETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eneko Arrastuari azken agurra Irunen

Mendizalearen gorpua atzo gauean heldu zen Irunera. Hil-kapera Arasoko Enalta beilatokian dago, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta hileta-elizkizuna larunbatean izango da, Santa Maria del Juncal elizan.

Iragarkia
18:00 - 20:00
Eneko Arrastua, erdian, bere lagun eskaleekin batera. Argazkia: EITB

Irunek azken agurra emango dio Eneko Arrastuari, 48 urtekoa, astelehenean hil zena Panticosako bainuetxe inguruan, Huescako Pirinioetan. Gorpua atzo gauean iritsi zen herrira, Huescan autopsia lanak amaitu ondoren.

Sallent de Gallegoko Udalak dolu-eguna izendatu du Tablato mendiaren mendebaldeko hegalean izandako istripuan hil ziren hiru pertsonen oroimenez. Elur-jausian Zaragozako Jorge Garcia-Dihinx pediatra eta influencerra eta Natalia Ramon bikotekidea ere hil ziren.

Arrastua irundarra zen baina Tenako bailaran zuen etxebizitza, eta lotura estua zuen inguru horrekin. Sallent de Gallegoko udaletik atsekabea adierazi dute gertatutakoagatik, eta doluminak eman dizkiete senideei eta hurbilekoei. Gainera, zauritu zen beste mendizaleari, Lara Ugalde ordiziarra, hobetzea espero dutela adierazi dute. 

Eneko Arrastuaren hil-kapera gaur jarriko dute Irungo Enalta Errausketa-beilatokian, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Hileta-elizkizuna urtarrilaren 3an, larunbata, izango da, 19:00etan, Irungo Junkaleko Andre Maria parrokian.

Azkenik, haren gertukoek azpimarratu dute laster omenaldi bat antolatuko dela Irunen, haren figura gogoratzeko eta haren ibilbide pertsonalari gorazarre egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X