Eskola kiroleko jarduerak bertan behera asteburuan Gipuzkoan, denboraleagatik
Kirol Departamentuak prebentzio-neurriak aktibatu ditu ostiral honetarako, denboraleak eragin ditzakeen edozein egoeraren aurrean haur eta gazteen segurtasuna uneoro bermatzeko.
Asteburu honetarako iragarrita dauden abisu meterologikoak ikusirik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuak prebentzio-neurriak aktibatu ditu ostiral honetarako, eskola-kiroleko segurtasun-protokoloari jarraituz. Neurri horiek Euskalmetek iragarritako alerta meteorologikoen ondorio dira, eta haur eta gazteen segurtasuna bermatzea dute xede nagusi.
Kostaldeko arriskuagatik ezarritako alerta laranja indarrean egongo da 09:00etatik 24:00etara bitarte. Ondorioz, honako eremu hauetan egiten diren eskola-kiroleko jarduera guztiak bertan behera geratuko dira: uretako jarduerak, itsasertzeko eremu irekietan garatzen diren jarduerak, hondartzaren lehen lerroan egiten diren ekintzak, eta arriskutsuak izan daitezkeen guneak, hala nola; ibaiertzak, dartsenak eta portu-kanalak.
Bestalde, haizeagatik eta elurragatik ezarritako abisu horia 06:00etatik 24:00etara egongo da indarrean. Egoera horretan, estali gabeko instalazioetan edo mendi-inguruneetan egiten diren jarduerak eten ahal izango dira. Kasu horietan, jarduera bakoitzaren arduradunek hartuko dute azken erabakia, ingurunea, orografia eta egon daitezkeen arrisku-elementuak kontuan hartuta.
Kirol Departamentuak bereziki eskatu du arreta handiz jokatzeko jarduerekin lotutako joan-etorrietan eta logistika-lanetan, eta Euskalmetek argitaratutako alerta meteorologikoen jarraipen jarraitua egitea gomendatu du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak azpimarratu du lehentasuna argia dela: denboraleak eragin ditzakeen edozein egoeraren aurrean, haur eta gazteen segurtasuna uneoro bermatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera