Helduak doan euskaldundu daitezen "urrats eraginkorrak" eskatu ditu Kontseiluak Nafarroako Parlamentuan
Helduen euskaldutze prozesua erabat doakoa izan dadin “urrats eraginkorrak” eskatu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak Nafarroako Parlamentuan egindako lan-saio batean. Erakundeak helduen “euskalduntze eta alfabetatzea masibo” bat bultzatzearen alde egin du, hizkuntzaren erabilera handitzeko ezinbestekoa dela iritzita.
Helduei euskalduntzeaz eta alfabetatzeaz arduratzen den sektorearekin batera landu duten 'Euskara ezagutzeko beharra helduengan sustatzeko proposamena' dokumentua aurkeztu dute Aize Otañok eta Joserra Olanok.
“Euskal Herri osoan, bizitzaren alor guztietan, euskara nagusi” izatea helburu hartuta, helduen euskalduntze eta alfabetatzeak "herria euskalduntzeko prozesuaren ardatza” izan behar duela azpimarratu du Aize Otañok.
Izan ere, bere hitzetan, helduen ezagutzak ondorio izango ditu, bestea beste, “euskararen erabilera nabarmen areagotzea, euskaltzaletasuna eta euskal kulturaren ezagutza handitzea, eskarazko kultur produktuen kontsumoa haztea, euskararen aurkako jarrerak neutralizatzea eta hizkuntza politika egokiak egitea erraztea”.
Kontseiluak oso garrantzitsutzat jo du herritarren gehiengoak hizkuntzaren “gaitasun egokia” izatea eta horretarako beharrezkotzat jo du “euskara eroso erabiltzeko eremuak sortzea, garatzea eta elkarlotzea”.
Bide horretan, helduek euskara ikasteko hainbat proposamen egin dituzte; tartean, lanorduetan euskara ikasteko eskubidea aitortzea edota hizkuntza-irizpideak aplikatzea.
Baina bereziki azpimarra jarri dute ikasketa prozesu horren doakotasunean, eta bermatu ahal izateko “urrats eraginkorrak” eskatu dituzte, besteak beste, doakotasuna presentzialtasunarekin lotuz. Horrez gainera, “euskara jakitearen beharra” sustatzea ere defendatu dute.
Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldian, Euskal Herri osorako “hizkuntza politika koordinatu, bateratu eta bakarra” ere eskatu du Kontseiluak. Horretarako lurralde osorako “egitura egonkor bat”, agentzia bat, sortzea proposatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera