Arazo teknikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Metro Bilbaok konpondu du Santutxu eta Basarrate arteko arazoa eta atzerapenak gutxitzen ari dira

Santutxuko eta Basarrateko geltokien arteko arazo teknikoak direla eta, atzerapenak izan dira, oro har.

Bilboko metro zerbitzua eten dute Indautxu eta San Ignazio artean, matxura baten ondorioz

Metro Bilbaok astelehen honetako 15:30 jota zirela konpondu ditu Santutxu eta Basarrate artean trenbidean sortutako arazo teknikoak, eta ohiko zerbitzua berrezarri da. Atzerapenak gutxitzen doaz pixkanaka, metroaren arduradunek jakinarazi dutenez.

Arazoak izan diren bitartean, Eskuinaldetik zetozen 1 Lineako trenak San Inazion ari ziren buelta ematen, eta 2 Lineako unitateek, aldiz, ibilbide osoa egin izan dute Kabiezes eta Basauri artean, eta horrek atzerapenak eraigin ditu sare osoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X