TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat zauritu da eta ilarak sortu dira Txorierriko igarobidearen inguruan, Lezama parean, istripu bat dela eta

Ezbeharra 08:20an gertatu da, BI-30 errepidean, Barakaldorako noranzkoan.

Hiru ibilgailuk talka egin dute gaur goizean Txorierriko igarobidearen inguruan, BI-30 errepidean, Lezama parean (Bizkaia) eta Barakaldorako noranzkoan.

Ezbeharra 08:20an gertatu da, eta pertsona bat zauritu da. Ondorioz, pilaketak izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

09:30 zirenean, bi kilometroko ilarak zeuden, baina garabiak ibilgailuak errepidetik kentzeko lanetan zeuden ordurako.

Pertsona bat zauritu da, eta lekuan bertan artatu dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X