Hamaika urteko espetxe-zigorra ezarri diote gizon bati, Zizur Nagusian hilketa saiakera batean biktima paraplegiko uzteagatik
Auzipetuak, Iruñekoa eta nahasmendu psikiko bat diagnostikatuta duenak, 3 milioi euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari. Gertakarien egunetik behin-behineko espetxealdian egon da, eta, aurrerantzean, ezingo du kaltetuarekin komunikatu ez eta harengana 200 metro baino gutxiagora hurbildu ere, 20 urtez. Gainera, espetxetik atera ostean, zaintzapean egongo da, aske, 10 urte gehiago.
Nafarroako Auzitegiko Lehen Sekzioak 11 urteko espetxe zigorra ezarri dio 52 urteko gizon bati, 2024ko martxoaren 20an, Zizur Nagusian eta kale erdian, bost aldiz ezagun baten aurka tiro egiteagatik. Bizkarrean jo zuen bala baten ondorioz paraplegiko geratu zen biktima.
Epaiak jasotzen duenez, auzipetuak, Iruñekoa bera, 3 milioi euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari, eragindako ondorio oso larriak direla eta.
Auzitegiak uste du hilketa-delitu saiakera baten egilea dela, anomalia psikikoaren aringarriarekin.
Gertakarien egunetik behin-behineko espetxealdian egon da, eta, aurrerantzean, ezingo du kaltetuarekin komunikatu ez eta harengana 200 metrora baino gutxiagora hurbildu ere, 20 urtez. Gainera, espetxetik atera ostean, zaintzapean egongo da, aske, 10 urte gehiago.
Abenduaren 17an egindako epaiketan, fiskaltzak 15 urteko espetxe-zigorra eskatu zuen, eta akusazio partikularrak, berriz, 25 urtekoa. Defentsak, bere aldetik, absoluzioa eskatu zuen, toxikoak kontsumitzeari lotutako deliriozko nahasmendu psikotikoagatik salbuesle osoa zegoela iritzita.
2024ko martxoaren 20an, biktima Zizur Nagusira joan zen, auzipetua bizi zen Santa Cruz de Ardoi kalera. Elkar ezagutzen zuten biek, eta aurrez hitzordua egina zuten.
Epaian frogatutzat jotzen denez, auzipetua kalera jaitsi zen, eta zuzenean jo zuen salatzailearen aurka. Haren ondoan zegoenean, “hiltzeko asmo argi eta garbiarekin”, bi aldiz egin zion tiro, ezustean, eskuineko hankan.
Biktimak, odol ugari zeriola, ihes egin zuen. Erasotzaileak korrika jarraitu zion, eta, lasterketan, hiru aldiz tirokatu zuen. Bi tirok jo zuten, bata sabelean eta bestea bizkarrean. Bizkarrean jaso zuen tiro horren ondorioz, lesio larriak izan zituen.
Ebazpen judizialaren arabera, akusatua hil ez bazen, erasotzailearen esku ez zeuden gauzengatik izan zen; zehazki, Poliziak eta zerbitzu medikoek azkar esku hartu zutelako eta zaurituari berehala eman ziotelako osasun-arreta”.
“Premiazko laguntza medikorik eman izan ez balitzaio, pazienteak bizi-arriskuko egoeran egongo zatekeen”, gaineratu du. Lesionatuari % 75eko desgaitasun-maila onartua diote.
Prozesatuak nahasmendu duala du diagnostikatuta, nortasunaren nahasmendu mistoa (disoziala eta paranoidea), alkoholaren, kanabisaren eta estimulatzaileen kontsumoari lotua. Gertakariak jazon zirenean, substantzia horien eraginpean zegoen, baina auzitegiaren ustez, peritu-frogek ez dute bermatzen auzipetuak, erasoaren unean, bere ahalmen intelektual eta borondatezkoak baliogabetuak zituenik.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.