AIREPORTUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbon lur hartzekoak ziren bost hegaldi desbideratu dituzte, haize ufaden ondorioz

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du, 100 km/h-tik gorako haize-boladak daudelako Bizkaiko haizeguneetan, bereziki, mendebaldeko mendiguneetan. 

Artxiboko irudia.

Bilboko Aireportuan lur hartzekoak ziren lau hegaldi desbideratu dituzte gaur, haizeteen ondorioz. Orduko 100 kilometrotik gorako haize ufadak izan dira EAEko hainbat lekutan, bereziki, Bizkaian

Aenak zabaldutako datuen arabera, Munichetik Bilborako bidea egiten ari zen hegazkin batek, buelta hartu behar izan du, eta, atzera berriz, abiapuntura itzuli da. 10:50ean lurreratu behar zuen Loiun. 

Bestalde, Londresetik, Granadatik eta Tenerifetik Loiurako hegaldiak Gasteizko aireportura bideratu dituzte.

Azkenik, Bartzelonatik Bilbora zihoan hegazkinak ere, haizearen ondorioz, buelta hartu, eta Prateko aireportura itzuli behar izan du. 

Abisu horia

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko, 100 km/h-tik gorako haize-boladak iragarrita zeudelako Bizkaiko haizeguneetan, mendebaldeko mendiguneetan, bereziki; Urduñan 122 km/h-ko ufadak erregistratu dira. 

Haizegune ez diren tokietan, 80 km/h-tik gorakoak izan dira ufadak. 

Orduek aurrera egin ahala, egoera baretu egin da, eta 15:00etan amaitutzat eman dute abisua. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X