Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-8 autobidea itxita egongo da gaur gauetik larunbat arratsaldera Mendaron, Bilborako noranzkoan

22:00etatik aurrera, 'bypass' bat jarriko dute, Bilborantz doazen ibilgailuak Behobiarako noranzkoko ezkerreko erreietik desbideratzeko.  

Erortzeko arriskuan dauden zuhaitzak mozteko lanak tarteko, bypass bat jarriko dute gaur gauean AP-8 autobidean, Mendaron (Gipuzkoa), Bilborako noranzkoan.

Bidegi azpiegituren agentzia gipuzkoarrak "arretaz gidatzea eta jarriko diren seinaleei kasu egitea" eskatu du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, gaur, itxiko dute autobidea, 22:00etan, eta larunbateko 17:00ak arte egongo da zarratuta.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X