BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Foru Berria Gizateriaren Ondare izendatzea eskatuko dute Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak

Foru Berria onartu zenetik 500 urte betetzen diren honetan egingo dute eskaera.  Bizkaiko Batzar Nagusiek 1526an onartu zuten eta urtebete geroago berretsi zuen Karlos I.a enperadoreak.

Foro Nuevo Elixabete Etxanobe, Ana Otadui y Gregorio Monreal
Elixabete Etxanobe, Ana Otadui eta Gregorio Monreal, gaur, Foru Berriarekin

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek Unescori eskatuko diote Foru Berria Gizateriaren Ondarearen Erregistroan sartzea. 

Hala iragarri du Elixabete Etxanone Bizkaiko ahaldun nagusiak ostiral honetan, Foru Berriaren V. mendeurrenari lotutako ospakizunak aurkezteko Gernikako Juntetxean egindako aurkezpen ekitaldian. Halaber, bertan izan dira Ana Otadui Batzar Nagusietako lehendakaria eta Gregorio Monreal legelari eta unibertsitateko irakaslea ere. 

Aurkezpenean azpimarratu dutenez, Foru Berria bere berrikuntzagatik eta berdintasuna, askatasunak, paktismoa eta nortasun kolektiboa bezalako printzipio aurreratuak aurkezteagatik nabarmendu zen, hasiera-hasieratik. 

Otaduiren arabera, "Foruak Bizkaiko autogobernuaren sistema historiko eta tradizionala dira, gure nortasuna, ituna, poderearen mugaketa eta eskubideen bermea oinarri dituela". Gaineratu duenez, Bizkaiko Batzar Nagusien jatorria ere Foru Berrian dago. 

Azkenik, Gregorio Monrealek "sistema politiko propioaren muina bizkaitarrek Batzar Nagusiaren eta haren organo delegatuen, Erregimentuaren eta Diputazio Nagusiaren ordezkaritza-batzarraren bidez beren kabuz gobernatzeko zuten eskubidean zegoela." esan du.

Ospakizunak

500. urteurrena ospatzeko, ekitaldi sorta antolatu dute "Izan zirelako gara" lelopean. 

Denetariko ekitaldiak izango dira: akademikoak, instituzionalak, kulturalak eta hezkuntzakoak barne. Jarduera horien helburua Foruaren garrantzi historikoa eta garaikidea herritarrei hurbiltzea da.

Era berean, EHUren udako ikastaroak nabarmentzen dira, Bizkaiko Foruak Europako askatasunaren historian duen garrantzia ardatz hartuta; ikastaro horiek ekainean izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X