11 pertsona intoxikatu dira kea arnastuta Baionan piztu den sute batean
Baiona iparraldeko lau solairuko etxebizitza batean piztu dira garrak, 10:30 aldera, eta eguerdirako itzali dute sutea. Sei pertsona ospitaleratu behar izan dituzte.
11 pertsona artatu dituzte gaur kea arnasteagatik Baionan (Lapurdi) etxebizitza batean sutea piztu ostean. Horietako sei ospitalera eraman dituzte.
Garrak 10:30ean piztu dira Baiona iparraldeko lau solairuko etxebizitza eraikin batean. Suhiltzaileek jendez hustu dute eraikina, eta 20 lagun atera dituzte etxetik. Horietatik 11 ondoezik zeuden, kea arnastu baitute, eta sei Baionako erietxera eta Belharra klinikara eraman dituzte.
Eguerdi aldera lortu dute sutea amatatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak gizon baten gorpuzkiak kiskalita topatu ditu Ortuellan
Ikerketa abian dute gertatutakoa argitzeko, eta istripua izan den edo kriminalitate zantzuak dauden zehazteko. Oraindik ez dute biktima identifikatu.
Maskotekin iruzurrak online egiten zituen sare bat desegin, eta isolatuta zuten 80 urteko gizon bat askatu dute
18 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, eta iruzurgileen 121 biktima identifikatu dituzte, batzuk Gipuzkoan eta Araban.
Afrikako Kopako finala pasioz biziko dute Bilbon
San Frantzisko auzoan bizi diren senegaldarrak eta marokoarrak ilusioz gainezka daude igandeko partidaren zain. Ia guztiek dute planen bat pentsatuta. Baina, batez ere, giro bikainean bizitzea espero dute, oso ondo konpontzen diren bi zaletu-talde baitira.
Emakume bat zauritu da Bilbon, etxebizitza batean sua piztuta
Gertaera 19:15ak aldera jazo da, San Adrian kaleko etxebizitza batean. Zauritutako emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman dute, garretatik ihesi leihotik salto egin ostean.
Scrapie foku bat antzeman dute Zestoako baserri batean
Entzefalopatia espongiforme transmitigarri (EET) gisa sailkatutako gaixotasuna da, eta ardiei eta ahuntzei eragiten die. Dermatosi nodular kutsakorra edo mingain urdina gisako gaixotasunetan ez bezala, Europako araudiak ez du eskatzen ustiategia guztiz sakrifikatzea kasu bakar baten aurrean.
Urriaren 29ko 21:05ean SOS Deiak-ek bazekien GOIDIak gutxienez 2 hildako utzi zituela Valentzian
Uholdeak hasi zirenean, emakume batek Zegamatik (Gipuzkoa) deitu zuen, Catarrojan zaintzaile lanetan ari zen bere lagun batek ezin izan zuelako bere ardurapean zuen adineko pertsona bat eskaileretatik igo, eta hura ito egin zela jakinarazi zuen.
Euskadik 64,3 organo emaile lortu zituen milioi biztanleko iaz, eta Nafarroak 88,2
Guztira, Euskadin hil ziren 144 herritarrek eta Nafarroan zendu ziren 60 lagunek eman zituzten organoak 2025ean.
Baserri baten teilatuaren zati bat kiskali da Bitorianon, Zuiako kontzejuan
Sute handi batek baserri bateko teilatua kiskali du ostiral honetan Bitorianon, Zuiako kontzejuko herri txiki batean, Araban. Kalteak izan dira eraikinaren goiko solairuan, 400 urte baino gehiago dituenak, suhiltzaileek azkar jardun duten arren. Garrek ke handia eragin dute, baina suak ez du inor zauritu.
AP-8 autobidea itxita egongo da gaur gauetik larunbat arratsaldera Mendaron, Bilborako noranzkoan
22:00etatik aurrera, 'bypass' bat jarriko dute, Bilborantz doazen ibilgailuak Behobiarako noranzkoko ezkerreko erreietik desbideratzeko.