TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Iryo trenaren kutxa beltzen audioak, abisu horia haizeagatik eta Euskadiko lehen zentro soziosanitarioa

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

adamuz tren istripua
Tren istripua Adamuzen (Kordoba). Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko urtarrilaren 21ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Iryo trenaren kutxa beltzen grabazioak: Kordobako Adamuz udalerrian tren istripua izan zuen Iryoko makinistak "urradura" bat zegoela jakinarazi zuen eta trafikoa "lehenbailehen" geratzea eskatu zion Atochako aginte zentroari, Cordopolis/eldiario.es-ek argitaratutako audioen arabera. 

 Abisu horia haizeagatik: Eusko Jaurlaritzak abisu horia aktibatu du Bizkaian eta Gipuzkoan hego-mendebaldeko haize-bolada gogorren ondorioz. 100 km/h-tik gorako haize ufadak neurtu dira hainbat tokitan. Abisu horia 18:00ak arte egongo da indarrean haizeguneetan eta 15:00ak arte, berriz, haizegune ez diren tokietan. 

Euskadiko lehen zentro soziosanitarioa: Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak Garikoitz Iturbe Aretxabaletako alkateak Euskadiko lehen zentro soziosanitarioak aurkeztuko du Aretxabaletan, Pertsonen Ongizatea Begirada Anitzetik Aretxabaleta proiektu pilotua (POBA), hain zuzen ere. 

Zure interesekoa izan daiteke

martxoak 3 dokumentala radio vitoria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Oroimenaren indarra', Martxoaren 3ko sarraskiari buruzko audio eta elkarrizketa bilduma

Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrenean, Radio Vitoriak hamar ataleko dokumentala ondu du, elkarrizketa esklusiboak eta sekula argitaratu gabeko audioak biltzen dituena. Gaur aurkeztu dute proiektua Gasteizko Villa Suso Jauregian, Ismael Diaz de Mendibil eta Pilar Ruiz de Larrea kazetariek aurkeztutako ekitaldi batean. Lehenengo atala bihar emitituko da; aurrena, Radio Vitorian eskainiko da, eta ondoren, Guau plataforman jarriko dute entzungai. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X