Adinekoak artatzeko eredu aitzindaria duen Euskadiko lehen zentro soziosanitarioa inauguratu dute, Aretxabaletan
Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aretxabaletako Udalak sustatu dute Pertsonen Ongizatea Begirada Anitzetik Aretxabaleta POBA proiektu pilotua. 70 urtetik gorakoei prebentzioa, koordinazioa eta arreta pertsonalizatua eskainiko zaie, eta zerbitzua Euskadiko beste udalerri batzuetara hedatzeko asmoa du.
Adinekoek arreta eta prebentziorako espazio integratua izango dute Aretxabaletako osasun-zentroan. Argazkia: Orain
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak —Adinberri Fundazioaren bitartez— eta Aretxabaletako Udalak POBA (Pertsonen Ongizatea Begirada Anitzetik Aretxabaleta) proiektu pilotua jarri dute abian Osakidetzaren Aretxabaletako osasun-zentroan, osasun-zerbitzuak, gizarte-zerbitzuak eta zerbitzu komunitarioak gune berean integratzen dituen Euskadiko lehen zentro soziosanitarioa.
Helburua da "zaurgarritasun-egoerei aurrea hartzea, bizi-kalitatea hobetzea eta 70 urtetik gorako pertsonen ongizate integrala sustatzea, prebentzioa, koordinazioa eta arreta pertsonalizatuaren bidez", Eusko Osasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez.
Osakidetzak Aretxabaletan bizi diren 70 urtetik gorako 1272 pertsona identifikatu ditu, eta horietatik 729k hasierako balorazioan parte hartu dute. Prozesu horren ondoren, mendekotasuna duten 146 pertsona, 46 zaurgarri eta 505 sendo atzeman dira.
Ereduak "zaintza-sistemaren paradigma aldatzea" dakar, pertsona esku-hartzearen erdigunean jartzen baitu, eskubideen eta zainketen subjektu aktibo gisa, eta ikuspegi erreaktibo batetik ikuspegi prebentibo, proaktibo eta koordinatu batera igarotzen baita.
Zentroa Osakidetzako osasun-zentroaren eraikinean bertan dago, eta hiru solairu ditu osasun-esparrurako eta solairu bat udaleko gizarte-zerbitzuetarako, koordinazio profesionala eta arreta integrala errazteko. Proiektuak 5 milioi euro inguruko aurrekontua du.
Gainera, Euskadiko beste udalerri batzuetara zabaltzeko asmoz sortu da proiektua, eta Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren hitzetan, "atea irekitzen dio zainketa-eredu berri bati (...). Zaintzen duen, prebenitzen duen, laguntzen duen eta pertsonak zentroan kokatzen dituen Osakidetzari".
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gasteizen, azken eraso homofoboa gaitzesteko
Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean zeuden hiru gazte atxilotu zituzten, 16 eta 17 urteko bi gazte jipoitzeagatik eta iraintzeagatik. Gasteizko herritarrek babesa eta elkartasuna adierazi diete biktimei, eta horrelako jarrerak arbuiatu dituzten.
Donostiako Udala "jai-gune" bat prestatzen ari da Kopako finalaren egunean zaleak bildu ahal izateko
Jon Insausti alkateak aurreratu duenez, "epizentro txuri-urdina" izango dena antolatzeko lanean ari dira, eta hainbat kokaleku aztertzen ari dira, baina erabaki guztiak Realarekin koordinatuta hartuko dira.
Gizon bat atxilotu dute, Gasteizen, 130 km/h-ko abiaduran gidatu eta kokainan positibo emateagatik, seme-alabak autoan zihoazela
37 urteko gizonezkoak gasolindegi batetik ihes egin du, kilometro batzuk ausarkeriaz gidatu, gidabaimenik gabe, ibilgailuaren kontrola galdu eta aparkatutako auto batzuk jo dituen arte. Ondoren, agenteengandik ihes egiten saiatu da, atari batean babestuta.
Gasteizen eraso homofoboa egin zuen Aldundiaren tutoretzapeko adingabea kanporatzeko eskatuko du foru erakundeak
Duela urte erditik Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean dagoen adingabe bat da, eta aurretik ere erasoak egin izan ditu, baina ez homofoboak. Igande goizaldean egin zuen erasoa. Hiru mutil hurbildu zitzaizkien bi biktimei kalean, lurrera bota eta ostikoak eta ukabilkadak eman zizkieten, eta, bitartean, homosexual izateagatik iraintzen zituzten.
Ertzaintzak Basaurin erasoa gertatu eta gutxira identifikatu zituen Ekain Perrino jipoitzeagatik akusatutako guztiak
Epaiketaren bigarren egunean, 2021eko ekainaren 6an eraso homofoboa gertatu zen tokitik ihes egiten ari zirela auzipetuak aurkitu eta identifikatu zituzten ertzainek deklaratu dute.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako polizia operazioa, Aginagan
Guardia Zibilaren operazioa zabalik dago. Halaber, Eusko Jaurlaritzak 2025-26 denboraldian angula arrantzatzeko ezarritako debekuak indarrean jarraitzen du.
Abokatua eta aholkularitza debalde euskara-eskakizunen aurka egiteko, talde antolatu baten bidez
Argia aldizkariak argitaratu duenez, taldeak jendea bilatzen du lan-eskaintza publikoetara aurkezteko, interesik eduki ez arren, helegiteak aurkez ditzaten. ELA eta LAB sindikatuek gogor salatu dute plataformaren prozedura.
Auto-ilarak daude BI-631 errepidean, Mungia parean, Bilborako noranzkoan, hiru ibilgailuk talka egin baitute
Hainbat ibilgailuren arteko talka dela eta, auto-ilara luzeak daude Bilborako noranzkoan.
Bere buruaz beste egin zuen Sara Jimenez oroitu dute Cintruenigon
Haren familiak eskola-jazarpenarekin lotu du heriotza. Laguntza berandu iritsi zitzaiola salatu dute eta deia egin diote gizarteari antzerako kasuak ez gertatzeko lan egin dezan.
Telekomunikazioen eta telefoniaren alorra da kontsumitzaileen artean erreklamazio gehien eragiten dituena
Bigarren postuan bankuen sektorea dago, eta hirugarren lekuan energia- eta ur-hornidurarekin lotutako kexak daude. EAEko kontsumo erreklamazioen erdiak online egindako erosketetan sortu dira.