Loiuko Udalak Hariztondo Txiline eremuan 400 etxebizitza eraikitzeko baimen guztiak lortu ditu
Udalak, azken unean, eta Bilboko Aireportuak plan zuzentzaile berria onartu aurretik, lortu du aireportuak kudeatzen dituzten hiru erakundeen (Aena, Aesa, Enaire), Garraio Ministerioaren eta Abiazio Zibilaren oniritzia.
Loiuko Udalak 400 etxebizitza eraikiko ditu Hariztondo Txiline eremuan, Bilboko Aireportua kudeatzen duten erakundeen oniritzia jaso ondoren.
Hortaz, hainbat urtetako blokeoaren ondoren, Aena, Aesa eta Enaire erakundeen oniritzia ez ezik, Garraio Ministerioaren eta Abiazio Zibilaren oniritzia ere lortu du.
Orain arte baztertu izan dute hirigintza proiektua, aireportutik gertu zegoela eta emisio akustikoen eraginpeko eremua zela argudiatuta.
Hariztondo Txilineko eremuak 157.000 metro koadroko azalera du, eta hirigintza proiektu horren ondorioz herriko etxebizitza-parkea % 39 haziko da. Etxebizitza horien artean etxebizitza babestuak, alokairu sozialekoak eta libreak egongo dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Kalera irten daitezke Barakaldon haizeak aldamio bat mugitu eta etxetik irten ezinik egon diren bizilagunak
Asteazken eguerditik Landaburu kaleko sei ataritako bizilagunak beren etxeetan konfinatuta egon dira, haizeak fatxadan dagoen aldamio bat mugitu ondotik.
Fiskaltzak kontrol eta prebentzio neurriak eskatu ditu Bernedoko koloniak berriro irekitzeko
Sarrea Euskal Udaleku Elkarteak zabaldu du uda honetarako Araban eta Nafarroan aurreikusitako txandei buruzko informazioa, Arabako Foru Aldundiak eginbide judizialak eta zehapen-espediente bat irekita duen arren.
Julio Iglesiasek bi langileek bidalitako WhatsAppeko mezuak zabaldu ditu, akusazioak "erabat faltsuak direla agerian uzteko"
Abeslari espainiarrak WhatsAppeko elkarrizketen pantaila-argazkiak argitaratu ditu Instagrameko bere profilean, sexu-erasoa leporatuta salaketa jarri dioten langileek bidali omen zizkioten mezuak erakusteko. Iglesiasen arabera, mezu horiek "salaketek koherentziarik ez dutela agerian uzten dute".
Donostiako itsas pasealekuak itxiko dituzte, olatu denboralearen ondorioz
N-634 errepidea itxita dago, bi noranzkoetan, Getaria parean (Gipuzkoa), asteazken honetako 18:25etik, olatuek talka egiteko arriskuagatik.
"Bilbo koloretsua" izan da inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea
Bilboko Udalak jakitera eman du jada 2026ko Aratusteak iragarriko dituen kartela "BILBO KOLORETSUA" izenpean. Miguel Perera Gomez izan da kartelaren diseinatzaile eta lehiaketako irabazlea. Hautatutako kartela jaietako irudi ofiziala izango da eta otsailaren 12tik 17ra ospatuko diren Bilboko Aratusteetan.
Elebitasuna dislexiaren aurrean babes-hesia izan ote daitekeen ikertzen ari da BCBL
Horretarako, senide dislexikoak dituzten eta Haur Hezkuntzako azken urtean dauden haur elebidunen (euskara-gaztelera) bila dabiltza. 'Bibalance' proiektua "paradoxa" horri buruz zerbait argitzeko erronkarekin sortu da, eta ikerketak 5 urte iraungo du.
Barakaldoko bost ataritako bizilagunak konfinatu dituzte, haizeak aldamio bat mugitu duelako
Gainera, zuhaitz bat erori da Campo Volantin pasealekuan, Bilbon, ufada zakarren ondorioz, eta haizeak eraikin bateko hesiaren zati bat apurtu du.
Emakume nafar bat, Adamuzko tren istripuan hildakoen artean
Maria Luisa Eugui Madrildik Huelvara zihoan, senide batzuk bisitatzera.
Adinekoak artatzeko eredu aitzindaria duen Euskadiko lehen zentro soziosanitarioa inauguratu dute, Aretxabaletan
Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aretxabaletako Udalak sustatu dute Pertsonen Ongizatea Begirada Anitzetik Aretxabaleta POBA proiektu pilotua. 70 urtetik gorakoei prebentzioa, koordinazioa eta arreta pertsonalizatua eskainiko zaie, eta zerbitzua Euskadiko beste udalerri batzuetara hedatzeko asmoa du.