Rodaliesek Kataluniako aldiriko zerbitzua berrezarri du
Kataluniako Rodalies zerbitzuak ostiral honetako lehen orduetan berreskuratu du bere jarduera linea guztietan, bi egunez etenda egon baita Gelidako (Bartzelona) istripuaren ondorioz. Dena den, R1, R2 eta R4 lineak 30 minutu inguruko atzerapenekin dabiltza.
Zure interesekoa izan daiteke
14 urteko zigorra, emaztea bortxatu eta tratu txarrak emateagatik eta buru-nahasmenduagatik % 65eko desgaitasuna duen seme bat iraintzeagatik
Gipuzkoako Auzitegiko Hirugarren Sekzioak sexu-eraso delitu baten, ohiko tratu txarren bi delituren, ohikoa ez den tratu txarren delitu baten eta bidegabeko laidoen bi delituren egiletzat jo du gizona. Ostiral honetan jakinarazi dizkiote zigor horiek, aldeei epaia ezagutarazteko deitutako saio batean.
Emakume bati Donostian egindako sexu-eraso bat ikertzen ari dira
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, erasoa bart gertatu zen Gipuzkoako hiriburuan, eta biktimak sexu-erasoagatik salaketa jarri zuen, bortxaketagatik, antza. Hori dela eta, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko eta ustezko egilea edo egileak aurkitzeko. Donostiako Udalak deituta elkarretaratzea egin dute eguerdian, erasoa salatzeko.
Iruñeko bidaia agentzia bateko jabea atxilotu dute, bezeroei iruzur egin dielakoan
Polizia Nazionalak ohar baten bidez jakitera eman duenez, Madrilgo Barajas aireportuan bi herritarrek jarritako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa; izan ere, fakturatzera joan zirenean, euren izenean bidaiatzeko txartelik ez zutela jakinarazi zieten.
Araban bi ikastetxe fusionatuko dira datorren ikasturtean, eta Gipuzkoan gutxienez bat
Ikasleen matrikulazioek behera egin dutenez, Hezkuntza Sailak sei "integrazio-prozesu" bultzatu ditu datorren ikasturtera begira Bizkaiko hamabi ikastetxe publikotan, eta, ondorioz, lau zentro itxi beharko dituzte.
Trenbidea hondatuta zegoen Iryo trena igaro aurretik, lehen hipotesi ofizialaren arabera
CIAF trenbideko ezbeharrak ikertzeko batzordearen behin-behineko txostenaren arabera, gurpiletan aurkitutako markak "bateragarriak dira erreia hautsita egotearekin".
Zazpi pertsona zauritu dira Ribaforadan, furgoneta bat errepidetik atera eta iraulita
A-68 errepidean izandako istripuaren abisua 08:30 aldera jaso da. Bi lagun harrapatuta geratu dira istripua izan duen furgonetan, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Zauritutako zazpi pertsonak Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dituzte.
Hegaldi bat bertan behera utzi dute eta beste sei desbideratu dituzte Loiun, haizeagatik
Parisko Charles de Gaulle aireportura joatekoa zen hegaldia da bertan behera geratu dena. Biarritzetik ari dira ateratzen hegaldietako batzuk.
Kirolakeitb.eus, kirolaren eta kirolarien plaza digital berria aurkeztu dute
EITBren kirolen atari berriak aukera zabalagoa, intuitiboagoa eta ikus-entzunezkoagoa eskainiko du, esperientzia bisual biribila izateko. Zuzeneko emanaldiek protagonismo handiagoa izango dute, eta Zuretzat atalean erabiltzaile bakoitzak bere eduki gustukoenak bildu ahal izango ditu.
Gasteizek Jose Angel Cuerda omendu du, demokraziaren lehen alkatea izan zena
Gasteizek omenaldi hunkigarria egin dio gaur arratsaldean Jose Angel Cuerdari, bi hamarkadatan hiriko alkate izan zenari. Ekitaldia Urrezko Zeledonak elkarteak antolatu du, eta bere figurari eta bere ondare politiko eta sozialari buruzko monografikoa hartu du.