Telegrameko sortzaileak Sanchezen aurka egin du, sare sozialen plana dela eta: "Kontrolerako urratsak dira"
Mezua igorri die Estatu Espainiarreko erabiltzaileei, ohartaraziz Pedro Sanchezek atzo iragarritako neurriek "zaintzapeko estatu" bihur dezaketela Espainia, "babesaren aitzakian".
Pavel Durov, artxiboko irudi batean
Pavel Durov Telegram sare sozialaren sortzaileak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren aurka egin du, azken horrek sare sozialen inguruan atzo iragarritako plana dela eta. Besteak beste, 16 urtetik beherakoei sare sozialak erabiltzea debekatuko diete eta algoritmoak manipulatzea delitu gisa jasoko da. Horretarako, Zigor Kodea moldatuko da eta Lege Organiko berezitu bat onartuko da.
Estatu espainiarrean Telegramek dituen erabiltzaile guztiei gaur arratsaldean igorritako mezu batean, Durovek gogor kritikatu du Sanchezen plana, eta "adi" egoteko eskatu die herritarrei, "eskubideak" eta "gardentasuna" kolokan daudela esanez. "Ez dira babeserako neurriak, erabateko kontrolerako urratsak dira. Hau lehenago ere ikusi dugu: segurtasunaren izenean, gobernuak euren kritikoak zentsuratzen. Telegramek zuen pribatutasuna eta askatasuna lehenetsiko ditu", idatzi du.
Iragarritako neurriek "zaintzapeko estatu" bihur lezaketela Espainia esan du. Bere hitzetan, 16 urtez azpikoen debekua betetzeko, plataforma digitalek kontrolak zorroztu beharko dituzte, biometriaren edota nortasun agiriaren bidez. Horrek "aurrekaria" ezarriko duela erantsi du, pertsonen pribatutasuna urratu dezakeelako. "Adingabeekin hasten dena, adin guztietara zabaldu daiteke", ohartarazi du.
Legea bete ezean, erantzukizun penalak ere igarri zituen Sanchezek, eta horren atzean, Telegrameko arduradunak "gehiegizko zentsuraren arriskua" ikusten du. "Arriskuak ekiditeko, plataformek berehala ezabatuko dituzte zenbait eduki, "disidentzia politikoa, kazetaritza eta iritziak isilaraziz", azaldu du.
"Bagoazen seinale da"
Berehala etorri da Sanchezen erantzuna, X sare sozialean idatzi duen mezu labur baten bidez: "Sancho, utzi tekno-oligarkei zaunka egiten. Bagoazen seinale da".
Zure interesekoa izan daiteke
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Getxon, ustez bikotekidea larri zauritzeagatik
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.