Iragarki faltsuen bidez iruzur egiten zuen talde kriminal bat desegin dute Bizkaian
Bost pertsona ikertzen ari dira, eta 'Negare' polizia operazioak zabalik jarraitzen du. Oraingoz, 28 kaltetu identifikatu dituzte, batzuk Araban (1), Gipuzkoan (1) eta Nafarroan.
Guardia Zibilak talde kriminal bat desegin du Bizkaian, bideokontsola eta smartphoneen iragarki faltsuen bidez sarean iruzur egiten zuena, hain zuzen ere.
Oraingoz, bost pertsona ikertzen ari dira —hiru gizon, emakume bat eta 15 urteko mutil bat—, iruzur jarraitua, kapitalak zuritzea, identitatea usurpatzea eta talde kriminaleko kide izatea egotzita.
Guardia Zibilak, orain arte, 28 kaltetu identifikatu ditu, batzuk Araban (1), Gipuzkoan (1) eta Nafarroan (1).
'Negare' operazioak zabalik jarraitzen du, eta, beraz, ez dute baztertzen ikertu edo kaltetu gehiago egotea.
Ikerketa
2025eko urtarrilean abiatu zuen ikerketa Guardia Zibilak, Segovian jarritako salaketa batek ondotik. Emakume batek iruzur baten biktima izan zela salatu zuen, interneteko salerosketa plataforma baten bitartez bideokontsola bat erosten saiatu zenean.
Kaltetuak ordainketa egin zuen seinale gisa, HalCash sistemaren bidez (dirua telefonora bidali daiteke eta ondoren Halcash kutxazain batean, kode bat erabilita). Trukean, ordea, ez zuen bideokontsolarik jaso.
Ikerketak aurrera egin ahala, agenteek beste hainbat iruzur kasu identifikatu zituzten. Horien guztien atzean talde bera zegoen, Bizkaian finkatutako eta sei pertsonaz osatutako taldea.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera