Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espetxean sartu dute Lezaman hilda aurkitutako gizonaren kasuarekin zerikusia zuelakoan atxilotutako gizasemeea

Arratsaldeko lehen orduan deklaratu du, eta hilketa delitua leporatuta agindu du epaileak gizona espetxeratzea.

vehículo ertzaintza
Ertzaintzaren ibilgailu baten irudia. Argazkia: Europa Press

Espetxean sartu dute Lezaman hilda aurkitutako gizonaren heriotzarekin zerikusia zuelakoan atxilotutako 21 urteko gizona, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez. 

Joan den ostiralean aurkitu zuten 60 urteko gizonaren gorpua, Ganguren gainean, indarkeria zantzuekin. Bi egun zeramatzan agertu barik. 

Ertzaintzak ikerketa zabaldu zuen, gertatutakoa argitzeko, eta asteartean Bilboko Zorrotza auzoan gizonezko bat atxilotu zuten, ustezko hiltzailea zelakoan. 

Gaur arratsaldeko lehen orduan eraman dute epailearen aurrera, eta deklarazioa hartu ostean, kartzelan sartu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizon bat atxilotu dute neska adingabe bati sexu erasoa egiteagatik, Arabako Aldundiaren tutoretzapekoa bera

Biktimak orain atxilotuta dagoen mutilarekin sexu-harremanak izateari uko egin zion, eta orduan egin zion sexu-erasoa. Joan den igandean, apirilaren 5ean, lagun batekin aisialdian zegoela ezagutu zuen mutila. Hezitzaileetako bati gertatutakoa kontatu ondoren, neskari osasun-zentro batera laguntzeko protokoloak aktibatu ziren, eta ustezko erasotzailearen aurkako salaketa jarri zen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X