Lau gizon atxilotu dituzte Bilbon izandako borroka batean, eta beste bat Basurtuko ospitalera eraman dute
Udal iturriek baieztatu dutenez, 02:00ak aldera joan dira Udaltzaingoaren patruilak Barrenkalera, borroka baten abisua jaso ondoren. Oraindik ez dute argitu zerk piztu duen gizonezkoen arteko liskarra.
Bart Bilboko Zazpikaleetan izan den borroka batean ustez nahasitako lau gizon atxilotu dituzte eta beste bat Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute, anbulantzian, zaurituta.
Udal iturriek baieztatu dutenez, 02:00ak aldera joan dira Udaltzaingoaren patruilak Barrenkalera, borroka baten abisua jaso ondoren.
Oraindik ez dute argitu zerk piztu duen liskarra. Udaltzaingoak lau gizon atxilotu ditu, borrokan parte hartzea egotzita.
Lekuko batek borrokaren segundo batzuk erakusten dituen bideo bat eman dio Udaltzaingoari.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera