Haur Minbiziaren Eguna da gaur, adingabeei erasaten dien gaixotasunaren larriaz ohartarazteko eguna
Osakidetzak 60-70 minbizi kasu berri diagnostikatzen ditu urtero 19 urtetik beherakoen artean; Nafarroan, 20 bat kasu artatzen dituzte. Haur minbiziadunen familien elkarteek hainbat jarduera egingo dituzte gaur gaixotasuna bistaratzeko eta kontzientziak pizteko.
Mediku bat, minbiziadun haur bat artatzen. Argazkia: Osakidetza
Otsailak 15 ditu gaur, eta Haur Minbiziaren Eguna da mundu osoan. Nazioartean urtero 400.000 ume eta neraberi (0-19 urte) eragiten dien gaixotasun larriaz ohartaraztea eta bistaratzea du helburu. Hego Euskal Herrian 80-90 kasu atzematen dira urtero: 60-70 kasu, Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 20 bat, Nafarroan.
Horren harira, eta ikerketek duten garrantziaz jakitun, Osakidetza 64 proiektu eta azterketa kliniko garatzen ari da; izan ere, minbizia da haur eta nerabeen artean lehen heriotza-kausa. Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Haur eta Nerabeen Minbiziaren diziplina anitzeko Unitateak, haur onkologiari arreta esklusiboa emateko duela 5 urte sortutakoak, urtero 20 bat kasu artatu ditu sorreratik, eta gaixoen biziraupen tasa handia (% 85) nabarmendu du.
Etxean jasotako zainketa aringarriak, familien aldarri
Urtero legez, minbizia duten haurren familiek ekitaldi sorta antolatu dute gaurko.
Araban, Aspanafoa Araban minbizia duten haurren familien elkarteak lore eskaintza egingo du haur horien alde San Martin patinaje parkearen ondoan landatutako zuhaitzean. Ondoren, 14:00etan, urteroko ongintzazko bazkaria egingo dute Jardines de Uleta Suites jatetxean.
Bizkaian, Barakaldoko 33 musika taldek rock maratoia antolatu dute, eta bildutako dirua haur horien alde lan egiten duten elkarteei bideratuko diete.
Gipuzkoan, Donostia Ospitalean dute hitzordua, Porrotx pailazoak Aspanogiri oparitutako gereziondoaren ondoan. Gainera, "Minbizia duten haurren alde urrez distira egin! Apaindu, batu eta partekatu!" kanpaina abiatu dute Gipuzkoako udalek eta herritarrek bat egin dezaten. Hala, pirata eta urre koloreko begizta daraman pankartak jarriko dituzte hainbat eraikinetan.
Nafarroan, haur minbiziadunen aldeko X. Ausarten Lasterketa egingo dute Iruñean, Nafarroako Unibertsitateko campusetik abiatuta, 19:30etik aurrera.
Horrez gain, gaur zortzi, otsailaren 22an, Aspanogik antolatutako XIII. Nordik Walking edo Ipar Martxa egingo dute Donostian. Aurtengo aldarria da eskubidea dela etxeko zainketa aringarri pediatrikoak jasotzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Erribera da gaur arretagune: Ega eta Ebro larrialdi aurreko egoeran daude uholde arriskuagatik
Bi ibai horien emariak gertutik ari dira zaintzen Andosilla eta Castejon parean; izan ere, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren esanetan, arratsaldean harrapatuko du Ebrok bere maila gorena. Gainera, bigarren mailako bost errepide daude itxita, ibaiek gainezka egin baitute.
Iruinkokoak hankaz gora jarri ditu Alde Zaharreko kaleak
Euskal inauterietako ekitaldia egin dute berriro gaur Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan.
Irunen ustez lapurreta saiakera egin eta bere burua uretara bota duen gizon baten bila ari dira Bidasoa ibaian
Gertakaria bart jazo da, Gipuzkoako udalerrian. Herritar batek bi gizon ikusi ditu ibilgailuak garbitzeko gune batean lapurreta egiten, eta ertzainak heldu direnean, horietako batek uretara egin du salto; bestea, 31 urteko gizasemea, atxilotu egin dute.
Gizon baten bila ari dira Irunen, Bidasoa ibaira erori ostean
Irunen uretara erori den gizon baten bila ari dira igande goizean larrialdietarako zerbitzuak. Bidasoa ibaiak emari handia du, azken egunotako prezipitazio handiengatik.
Eguraldiak ez du mozorroen festa zapuztu, eta askok aterpea bilatu dute inauteriez gozatzeko
Denboralearen eraginez aldaketak egin behar izan dituzte hainbat tokitan, baina herritar asko inauterietan parte hartzera atera dira kalera.
Bilboko eta Donostiako konpartsen larunbat arratsaldeko desfileak bertan behera, denboraleagatik
Euri eta haizea dela eta, Bilboko Udalak bertan behera utzi ditu larunbat honetako hainbat ekitaldi baina gaueko desfileari eustea erabaki dute. Donostian, hasi eta gutxira erabaki dute desfilea bertan behera uztea.
Uribarri Ganboako urtegia husten hasi dira, bere edukieraren % 86ra iritsi ostean
17:30ean hasi dira Bilbo eta Gasteiz urez hornitzen dituen urtegia husten. Hain zuzen ere, segunduko 15 metro kubo ur botatzen ari da Zadorra ibaira.
Atzerapenak izan dira Laudio eta Ugao arteko tren zerbitzuan, zuhaitz bat trenbidera erori delako
Adifek jakinarazi duenez, gutxienez 30 minutuko atzerapenak izan dira arratsaldean.
Zuhaitz eroriak, lur-jausiak eta ur-putzuak EAEko errepideetan, denboralearen ondorioz
Bigarren mailako errepide askotan, luizi txikiak izan dira eta ur-putzuak sortu dira nonahi. Legution, Kanpezun eta Astegietan ur putzu handiak daudela ohartarazi du Ertzaintzak, eta N-634 errepidean kontuz gidatzea gomendatu du, luizi batek arazoak sortu dituelako zirkulazioan, Zarautz eta Getaria artean.