INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barne ministerioak polizia-babesa jarri dio Espainiako Poliziaren buruaren sexu erasoak salatu dituen emakumeari

Kereila jarri zuen egun berean, hau da, asteartean bertan, bere izen-abizenak zabaldu zituzten WhatsAppeko hainbat polizia taldetan, bere abokatuak deitoratu duenez. Horrek antsietatea areagotu dio, eta oso ahul dago.

(Foto de ARCHIVO)

El DAO de la Policía, José Ángel González, participa en la rueda de prensa del Comité Técnico de Gestión del Covid-19, en Madrid (España) a 25 de abril de 2020. El Gobierno ha puesto fin este sábado a este formato de comparecencia diaria.



Moncloa

25 ABRIL 2020;CORONAVIRUS;COVID-19;MADRID;MONCLOA

25/4/2020

Jose Angel Gonzalez. Artxiboko argazkia: Europa Press

Jose Angel Gonzalez Espainiako Poliziako zuzendari operatiboaren ondoko ohia (DAO, gaztelaniazko sigletan) sexu-erasoa leporatuta salatu zuen emakumeak Barne Ministerioak eskaini dion polizia-babesa onartu du, eta oso ahul dago, Jorge Piedrafita haren abokatuak ostegun honetan jakitera eman duenez. Testuinguru horretan, biktimaren izen-abizenak zabaldu izana deitoratu du.

Barne Ministerioko iturriek jakinarazi dutenez, Gemma Barroso komisarioak, Espainiako Poliziako Giza Baliabideen zuzendariordeak eta DAOren postua aldi baterako hartu duenak, salaketa jarri duen ikuskatzailearekin hitz egin du ostegun goizean, polizia-babesa eskaintzeko.

Sexu erasoa salatu zuen emakumea bajan dago 2025eko uztailetik. Agente horrek kereila jarri zuen urtarrilean 2018tik Poliziako bigarrena zenaren aurka, 2025eko apirilean jasandako sexu-erasoagatik, eta, salaketaren arabera, hura Justiziara ez jotzeko hertsapenak egin zizkioten.

"Kereila jarri zuen egun berean, hau da, asteartean bertan, bere izen-abizenak zabaldu zituzten WhatsAppeko hainbat polizia taldetan. Mezu eta dei ugari jasotzen hasi zen, batzuk babesekoak eta beste batzuk non sartzen ari zen esaten ziotenak. Guzti horrek min handia eragin dio eta antsietatea areagotu dio", azaldu du bere abokatuak.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X