Birusa

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abeltzaintzarekin loturarik ez duen pertsona bat txerri gripearekin kutsatu da Katalunian

Birus horrek ez du kutsatutako pertsona horren osasunean eraginik izan, eta, beraz, ez du osasun publikoa arriskuan jarri. Kutsatuak gaixotasun kronikoak ditu, eta urtarrilaren 30ean, gaitza atzeman ziotenean, gripearen sintomekin zerikusirik ez zuten beste arrazoi batzuengatik joan zen ospitalera.

FOTODELDÍA SIERRA DE COLLSEROLA, 11/12/2025.-Un jabalí campa por la sierra de Collserola este jueves cuando los agentes, tras comprobar que las 55 granjas cercanas al brote de peste porcina en Collserola siguen libres de la enfermedad, ponen el foco en la necesidad de reducir a la mitad la población de jabalíes porque estos animales son vectores de enfermedades y causan accidentes. EFE/Enric Fontcuberta
Artxiboko irudia

Kataluniako Generalitateko Osasun Departamentuak ostiral honetan jakitera eman duenez, A txerri gripearen (H1N1) kasu bat atzeman dute Lleidan. Kutsatutako pertsona "ondo" dago, eta ez du abeltzaintza sektorearekin zerikusirik.

Esteve Fernandez Generalitateko Osasun Publikoko idazkariaren hitzetan, 2009. urteaz geroztik Espainiako Estatuan atzeman duten laugarren kasua da aipatutakoa.

Kasu horrek, baina, ez du Afrikako txerri izurriarekin loturarik, Fernandezen arabera, "beste birus bat delako".

Txerrien artean dabil H1N1 birusa, eta noizean behin gizakietara zabal daiteke, betiere animaliarekin edo birusak kutsatutako espazioekin kontaktua izanez gero.

"Kasu hau, ordea, ezohikoa da, kutsatutako lagunak ez baitu animaliekin harremanik izan", adierazi du Jacobo Mendioroz Generalitateko Osasun Publikoko Larrialde Zerbitzuetako zuzendariorde nagusiak.

Dena den, aditu talde bat egoera aztertzen ari da, kasu horren jatorria zehazten saiatzeko.

Ezohiko kasua

Oraingoz, Mendiorozek esan duen bakarra da "ezohiko kasu bat" dela, egiaztatu baitute ez duela eraginik izan kutsatutako pertsonaren osasunean, ezta horren gertuko pertsonen osasunean ere; beraz, ez du osasun publikoa arriskuan jarri.

Pertsona horrek gaixotasun kronikoak ditu, eta gaitza atzeman zioten egunean, urtarrilaren 30ean, gripearen sintomekin zerikusurik ez duten beste arrazoi batzuengatik joan zen ospitalera.

Gizon horrek animaliekin kontakturik ez zuela izan eta gaixotasunaren sintomarik ez zuela ziurtatu zuten orduan. Hori dela eta, Mendiorozek esan du beharbada birusaren arrastoak zituela gorputzean —ez zuten kutsatu— edo probak egiteko laginak hartzeko prozesuan birusarekin kutsatu zela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X