EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak

Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita. 

jose angel gonzalez policia polizia dao

Jose Angel Gonzaez, epaitegitik irtetean. Argazkia: EFE

Madrilgo Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 8 zenbakiko Epaitegiko magistratuak Jose Angel Gonzalez Espainiako Poliziako zuzendari operatiboaren ondoko ohia (DAO, gaztelaniazko sigletan)  eta  sexu erasoagatik hura salatu zuen inspektorea galdekatu ditu astearte honetan. 

Lehendabizi, emakumeak hitz egin du, eta bere abokatuaren arabera, kereilan azaldutako bertsioa berretsi du, bi ordu inguru iraun duen agerraldian. Hau da, poliziaburuak bortxatu egin zuela esan du. "Gogorra eta zaila izan da deklarazioa". 

Ondoren, akusatuaren txanda izan da. Hark ukatu egin du sexu erasoa egin izana, eta salaketaren atzean "gorrotoa" ikusten duela azaldu du. "Hemen ikusten dudan gauza bakarra gaiztakeria eta gorrotoa dira. Gorrotoa, berak zituen asmo profesional eta pertsonalak ez zituelako lortu ", adierazi du.

Galdeketen ostean, epaileak auto batean atzera bota du salatzaileak egindako babes eskaria: akusatuari berarekin harremanetan jartzeko debekua ezartzeko eskatu du, baina epaileak ez du aintzat hartu eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita. 

Emakumearen abokatuak aurreratu du errekurritu egingo dutela autoa. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X