TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Emakume baten heriotza Iruñean,  Magyarrek supergehiengoa lortu du Hungarian eta Trumpek Ormuzen blokeoa iragarri du

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

PAMPLONA, 12/04/2026.-La Policía Municipal de Pamplona ha detenido este domingo a un hombre, por quebrantamiento de condena, después de que una mujer se haya precipitado desde la terraza de un edificio de viviendas en el barrio de San Jorge. El suceso, ha informado a EFE la Policía Municipal de Pamplona, ha tenido lugar hacia las 4:30 horas de este domingo en la calle Sanduzelai, hasta donde se ha desplazado además un equipo médico que no ha podido hacer nada por salvar la vida de la mujer.-EFE/ Iñaki Porto
Iruñean, hirugarren solairutik eroritako emakume bat hil den etxebizitza-blokea. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko apirilaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Emakume baten heriotza Iruñean: Iruñeko Sanduzelai auzoko etxebizitza bateko leihotik behera erorita hil den 37 urteko emakumearen heriotza indarkeria matxista izan ote den ikertzen ari dira. Gizon bat atxilotu dute, emakumearen bikotekide ohia, urruntze agindua urratzeagatik. Halaber, emakumearen heriotzarekin zerikusia izan duen ikertzen ari dira. 

- Magyarrek supergehiengoa lortu du Hungarian: Peter Magyar buru duen Hungariako oposizioak amaiera eman dio Viktor Orbanen 16 urteko Gobernuari, igande honetako hauteskunde legegileetan supergehiengoa (Parlamentuaren bi heren baino gehiago) lortuta, Orbanek hamarkada bat baino gehiagoan bultzatutako politikak iraultzeko gehiengo nahikoa.

- Trumpek Ormuzen blokeoa iragarri du: AEBk Ormuzko itsasartearen kontrola bere gain hartuko duela iragarri du Trumpek, astelehen honetatik aurrera (16:00ak Euskal Herrian eta 17:30ak Teheranen). 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita

Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X