Albiste izango da: harrera Realari, Iranen su-etena kolokan eta aurrez aurreko erregularizazioa
Hauek dira2026ko apirilaren 20ko (astelehena) lerroburu nagusiak:
- Realari harrera: Ospakizun handia eta talde txuri-urdinari egingo zaion 18:00etan hasiko da, Anoetan. Jokalariek hiriaren erdigunea zeharkatuko dute autobus ireki batean, udaletxeraino, eta 19:00ak aldera iritsiko dira Alderdi Ederrera. Zuzenean jarraitu ahal izango da ETB, ETB ON, kirolakeitb.eus, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Orain eta gainerako euskarri digitaletan.
- Irango su-etena kolokan: Irango Gobernuak salatu duenez, AEBk Omango itsasoan ontzi komertzial baten aurka egindako erasoa bi herrialdeen artean indarrean dagoen su-etenaren urraketa zuzena izan da, eta Ormuzeko itsasarte estrategikoaren inguruan tentsioa areagotu du.
- Migratzaileek erregularizatzeko eskaera aurrez aurre egiteko aukera: Estatu Espainiarrean bizi diren pertsona migratzaileek euren egoera erregularizatzeko bidea zabalik dute; joan den ostegunean ireki baitzen euren eskaerak online egiteko epea. Baina aurrez aurreko arreta nahi dutenek, gaurtik aurrera dute aukera bulego batera joateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera