Hondamendia AEBetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

‘Sandy’ zikloiaren argazki faltsuen uholdea Interneten

Fenomeno horrek New York hirian eragin dituen kalteen irudi faltsu ugari aireratu dituzte; argazki ikusgarriak bezain faltsuak dira horietako asko.
New Yorkeko metroan bi marrazo erakusten dituen argazki faltsuetako bat.

sozialetako erabiltzaileek "Sandy" zikloiak New Yorken eragindako kalteak erakusten dituzten irudi ugari aireratu dituzte Interneten; argazki ikusgarriak bezain faltsuak dira horietako asko.

Kasu batzuetan, filmetako irudiak erabili dituzte eta aldaketa batzuk egin dizkiete.

"Sandy" zikloiak New Yorken eragin dituen kalteen argazki faltsuen artean, Photoshop programarekin aldatuta, hirian marrazoak sartzen erakusten dituzten batzuk daude.

Argazki hau benetakoa da, baina ez du "Sandy" zikloiarekin zerikusirik; izan ere, 2004an egin zuen Mike Hollingshead argazkilariak. Hala ere, aldaketa batzuk egin dizkiote.

McDonald’s enpresa ere Interneteko argazki faltsuen biktima izan da. Hala ere, irudia 2009ko arte erakusketa batekoa da.

George Washington zubiaren irudi hau Fox 5 telebista kateko kazetari batek ere partekatu zuen, Twitterren, baina argazkia artxibokoa da eta 2009an atera zuten.

 

Manhattaneko 14 kaleko metroan urpean igeri egiten ari den urpekari baten irudi hau Sarean topatu dezakegun originalenetako bat da, baina zikloia New Yorkera iritsi aurretik egin zuten lan artistiko bat da.

Hala eta guztiz ere, Sarean arrakasta gehien duten irudiak marrazoak erakusten dituztenak dira. Lehen argazki hau Puerto Ricon atera zuten, "Irene" zikloia igaro ostean, eta, gainera, faltsua da. Bigarrena Twitterreko erabiltzaile batek argitaratu du. "Marrazoak, New Jerseyn" izena jarri dio. Argazkiak ospea lortu duen arren, faltsua da, hirian ez baita marrazorik agertu.

Zure interesekoa izan daiteke

Thiago Ávila y Saif Abukeshek en una foto previa a la misión de 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek Thiago Avila eta Saif Abukeshek aktibistak gaur bertan askatu, eta deportatu egingo dituzte

Israelgo inteligentzia zerbitzuak Adalah giza eskubideen aldeko erakunde eta laguntza legala ematen duen taldeari jakinarazi dionez, bi ekintzaileak "gaur bertan" askatuko dituzte, eta zaintzapean jarraituko dute, deportatuak izan arte. Adalahk egoera gertutik jarraitzen ari dela esan du, "askatzea gauzatzen dela, eta datozen egunetan deportazioa gertatzen dela ziurtatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X