AEBak eta Errusia, nor baino nor gehiago
AEBen eta Errusiaren arteko harremana asko hoztu da. Hala erakusten du Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen erabakiak: G-20aren goi-bilerara Moskura doanean ez da Vladimir Putin presidente errusiarrarekin batzartuko. Hain zuzen, agintariek horrelako goi-bilerak baliatzen dituzte beraien artean bitariko bilerak egiteko.
Modu honetan, Obamak bere haserrea erakutsi nahi du Errusiak asilo eman diolako Edward Snowdeni, AEBetako agentzien espioitzaren xehetasunak eman zituenari.
Washington eta Moscuren arteko desadostasunak lehendik datoz. Errusian lan egiten duten hainbat gobernuz kanpoko erakunderi Moskuk leporatu zien Washingtonentzat espioitza lanak egin izana. Denbora gutxira, parlamentu errusiarrak umeak AEBetako familiei ematea debekatzeko legea onartu zuen. Horri gehitu behar zaio bi herrialdeek Siriako gerra, Irango programa nuklearra edo AEBek Europan jarri nahi duten misilen kontrako babesari buruz dituzten jarrera kontrajarriak.
Errusiak ez du erabat onartu oraindik Sobiet Batasunaren garaiko potentzia handia izateari utzi diola. Eta AEBak ez dira ohitu potentzia mundial bakarra ez izatearekin, eta ez zaizkio desafioak gustatzen, Errusiak Snowdenen kasuan egin duen bezala. Horregatik ari dira biak elkarri hortzak erakusten, borroka egiteko zorian dauden bi zakur bezala.
Zure interesekoa izan daiteke
Zentro-ezkerreko oposizioaren edo egungo eskuineko gobernuaren artean erabakiko dute gaur Suediarrek
Zentro-ezkerrekoak faborito dira inkestetan, alde txikiarekin. Azkenean, eskuinak irabaziko balu, ultraeskuina sar daiteke gobernuan.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.