Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Putinen jokuak zapuztu nahian

Volgogradoko atentatuen atzean, Sochi hirian otsailean egingo diren Olinpiar Jokoak zapuzteko nahia dago.

Volgogradoko atentatuen atzean, Sochi hirian otsailean egingo diren Olinpiar Jokoak zapuzteko nahia dago.

Kaukasoko yihadistei buruz hitz egiten denean, txetxeniarrengan pentsatzen da, baina Dagestanen, Ingushetian eta Kabardino-Balkarian ere badira yihadistak. Errusia hegoaldean dauden errepublika autonomoak dira. Inguru horretako hiri nagusia da Volgogrado, eta horregatik dute jomugan yihadistek.

Sochitik 900 kilometrora egon arren, yihadistek Neguko Olinpiar Jokoen segurtasuna jarri dute zalantzan bertan eraso eginda. Yihadista horiek Kaukasoko Emirerria deiturikoa sortu nahi dute, errepublika islamiarra ezarriz.

Euren liderrak, Doku Umarovek, Sochiko jokoak zapuzteko deia egin zien jarraitzaileei pasa den udan. Orain, bere arma arriskutsuenak jarri ditu martxan: Alargun Beltzak deiturikoak.

Errusiarren aurkako enfrentamenduetan hil ziren yihadisten emazteak dira. Euren atentatuak oso odoltsuak izaten dira beti, garraioan, ospitaletan edo antzokietan egiten dutelako eraso, eta ia ezinezkoak dira garaiz antzematea.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X