Gutxienez 60 pertsona hil dituzte Iraken izandako atentatu batean
Gutxienez 60 pertsona hil eta 50 inguru hil dituzte Iraken, Al Hila hirian, bonba-kamioi bat leherrarazita, bertako segurtasun indarrek eta osasun iturriek berri eman dutenez.
Poliziaren kontrol postu baten kontrako erasoa izan da eta atentatuaren ondorioz erabat suntsituta gelditu da.
Fala al Radhi Probintziako Segurtasun buruak jakinarazi duenez, 60 lagun inguru eraman dituzte inguruko ospitaleetara. "Orain arte Al Hila hirian bonbaz egindako erasorik handiena izan da", gaineratu du.
Leherketaren eraginez, inguruan zeuden hainbat ibilgailuk su hartu dute.
Hildakoen zenbaketa behin-behinekoa da eta segurtasun indarrek ez dute baztertzen hildakoen kopuruak gora egitea.
Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Bederatzi pertsona hil dira hegazkin pribatu bat Palm Beacheko etxe-gune batean erorita, Floridan
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte