Nizako eraso terrorista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nizako atentatugilearekin bat egin zuten 5 lagun espetxeratu dituzte

Nizako eraso terroristaren egilearekin harremanetan egon izana leporatu diete giltzapean sartu dituzten bost lagunei. Ikerketak frogatutzat eman du erasoa aurretik prestatu zutela.
Nizako atentatugilearekin bat egin zuten bost lagun espetxeratu dituzte. Argazkia: EFE
Nizako atentatugilearekin bat egin zuten bost lagun espetxeratu dituzte. Argazkia: EFE

Frantziako Fiskaltzak ohar baten bidez jakitera eman duenez, atzo atxilotu zituzten bost lagunak giltzapean sartu dituzte, Nizako atentatuaren ustezko egilearekin harremanetan egotea leporatuta. Erasoa joan den ostegunean, uztailaren 14an, izan zen, eta atentatuan 84 pertsona hil zituzten.

Eraso terrorista horretan parte hartzea eta, bereziki, Frantziako Poliziaren aurka eraso egin nahi izatea egotzi diete atxilotu dituzten hiru laguni.

Halaber, atxilotuetako batek Mohamed Bouhlel atentatuaren ustezko egileari arma bat eman ziola uste dute ikertzaileek. Gainera, albaniar bikote bati delitu bera egotzi diete, Nizako erasoaren egileak agenteei aurre egiteko erabili baitzuen arma hori.

Ildo horretatik, François Molins fiskalak honakoa esan zuen atzo: “Erasoa aurretik prestatu zutela erakutsi du ikerketak, eta atentatua prestatzeko orduan beste pertsona batzuen laguntza izan zuen egileak”.

Hala, egileak eta Mohamed Oualidek mezuak bidali zizkioten elkarri, fiskalaren esanetan, eta mezu horietan argi geratzen da euren izaera terrorista.

terrorista.

terrorista.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"

Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X