Historian lehen aldiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk Ilargia aztertzeko baimena eman dio enpresa pribatu bati

Hegazkintza Administrazio Federalak (FAA) Ilargiaren ustiapen industriala ikertzeko baimena eman dio enpresa pribatu bati, historian lehen aldiz. Ikertzaileek MX-1E izena jarri diote misioari.
Enpresa pribatu batek Ilargia aztertuko du, historian lehen aldiz. Argazkia: Alberto Zorrilla
Enpresa pribatu batek Ilargia aztertuko du, historian lehen aldiz. Argazkia: Alberto Zorrilla

Hegazkintza Administrazio Federalak (FAA), hau da, Ameriketako Estatu Batuetako gobernuko agentzia federalak, Ilargiaren ustiapen industriala ikertzeko baimena eman dio egoitza nagusia Floridan duen enpresa pribatu bati, historian lehen aldiz.

Hala, FAA agentziak ohar baten bidez jakitera eman duenez, “Ilargira bidaliko duten zundak ez du herritarren osasuna ezta segurtasuna ere arriskuan jarriko, eta herrialdearen interesak edo nazioarteko betebeharrak bere horretan jarraituko dute”.

Horrenbestez, Moon Express enpresa estatubatuarrak zunda Ilargira bidaltzeko baimena lortu du, eta Lurraren ondoan dagoen satelitera iristen denean, “jauzi” txikiak emanez mugituko da.

Ikertzaileek MX-1E izena jarri diote misioari, eta Ilargiaren baliabide naturalek (besteak beste, platinoa eta helio-3 isotopoa) ustiapen industrialerako balio ote duten ikertzea du helburu. Orain arte, soilik fikzioak frogatu du baliabide horien bidegarritasuna.

Bestalde, kanpo-espazioaren azterketari buruzko hitzarmenaren arabera, “gobernuz kanpoko erakundeek akordioa sinatu duten herrialdeen baimena eta ikuskapena izan behar dute kanpo-espazioan, Ilargia eta zeruko beste gorputz batzuk barne, ikerketak egin ahal izateko”.

Alde horretatik, aeronautika eta espazioaren agentzia estatubatuarrak (NASA), aukera eman nahi die espazioa aztertzeko asmoa duten enpresa pribatuei, Nazioarteko Espazio Estazioarekin gertatzen den moduan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X