Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurpegi txarra ipini diote Trumpi

Aita santuak ez daki plantak egiten, edo ez ditu egin nahi. Ikustekoa izan zen atzo Donald Trumpi Vatikanoan jarri zion aurpegia, eta ikustekoa izango da gaur Bruselan jarriko diotena.

Francisco aita santuak ez daki plantak egiten, edo ez ditu egin nahi. Ikustekoa izan zen atzo Donald Trumpi Vatikanoan jarri zion aurpegia. Trump ez du begiko, eta ez zuen ezkutatzeko ahaleginik egin. Ikusiko dugu nolako aurpegiera jarriko dioten gaur Bruselan.

AEBko egungo presidentea, hautagai zelarik, poztu egin zen 'Brexit'agatik, eta eredu britaniarra jarrai zezaten bultzatu zituen europarrak. Batasuna bera desegiteko gonbidapena izan zen hura. Beraz, ea nola konpontzen duen gaur kontua Europako Batasuneko kideekin izango duen goi-bileran. NATOren gailurra da, baina, NATOko kide gehienak Europar Batasuneko kide ere badira, salbuespenak salbuespen.

Trumpek nahi du NATOko kideek gutxienez Barne Produktu Gordinaren % 2 handi dezaten gastu militarra. Lortu nahi du, baita ere, aliatuek zuzenean parte hartzea Estatu Islamikoak Sirian eta Iraken dituen posizioen kontrako erasoetan. Erresuma Batua, Frantzia, AEB horretan ari dira euren aldetik. Baina ez zaio aski Trumpi, NATO osoa nahi du eraso horietara ekarri.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X