Ez da aurretik jakin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trump eta Putin bigarrenez bildu ziren G20aren goi-bilera izan zenean

Itzultzaileak baino ez ziren egon haiekin, bilera egin zutenean. Etxe Zuriak dio ez duela bilera ezkutatu, eta zehaztu du "elkarrizketa" bat baino ez dela izan.
TRUMP PUTIN
Trump eta Putin, lehen bileran. Argazkia: EFE

Donald Trump AEBko presidentea bi aldiz bildu zen Vladimir Putin Errusiako presidentearekin, uztailaren 7an egin zen G20aren goi-bileraren baitan. Gaur arte ez da jakin bi aldiz bildu direla, eta Etxe Zuriak baieztatu egin du jada.

Bilera Trumpen eta Putinen lehen aurrez aurrek batzarraren ostean egin zuten. Lehena Hamburgon (Alemania) egin zuten, G20aren goi-bilera izan zenean, eta bi ordu iraun zuen.

"Afari bat antolatu zuten G20an, soilik bikoteentzat (gobernuburuak eta emazteak). Amaieran, presidenteak (Trump) Putinekin hitz egin zuen afari horretan", esan dio Michael Anton Etxe Zuriko Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren bozeramaileak CNN telebista kateari.

"Ez zen ez aholkularirik ez Kabineteko kiderik egon", itzultzaileak baino ez, Antonek gaineratu duenez, baina ezin izan du bileran esandakoa azaldu ia bakarrik egon zirelako bi agintariak.

Putin mahaiaren alde batean eseri zen, eta Trump, kontrakoan. Ondoren, afariaren erdialdera, altxatu eta presidente errusiarraren ondoan eseri zen, harekin hitz egiteko.

Etxe Zuriak ez du bilera baieztatu, Ian Bremmer geopolitikan aditu eta Eurasia Taldeko presidenteak telebista batean egin dioten elkarrizketa batean berak aipatu arte.

"Politologo gisa jardun naizen denbora guztian, ez dut inoiz halakorik ikusi: horren interes kontrajarriak dituzten eta hain ezberdinak diren bi herrialdeen liderrek edozein gauza egitea harreman ona izateko", esan du Bremmerrek. Adituaren iritzian, presideente guztien artean, Putinekin du harremanik onena Trumpek.

Etxe Zuriaren azalpenak

Etxe Zuriak azpimarratu du bi presidenteek ez zutela bilerarik izan, "elkarrizketa" bat baizik.

"Ez zen 'bigarren bilerarik' izan Trumpen eta Putinen artean, elkarrizketa bat baino ez zen izan, afari baten ostean. Etxe Zuriak bigarren 'bilera' bat ezkutatu nahi izan duela esatea faltsua, maltzurra eta inozoa da", esan du Etxe Zuriak ohar baten bidez.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X