GREBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Medikuek urriaren 28ko greba mugagabea atzeratu egin dute, hauteskunde deialdia dela eta

Greba batzordeak indarrean jarraitzen du, eta ohartarazi du Espainiako hurrengo gobernuak bere aldarrikapenak aintzat hartzen ez baditu mobilizatu egingo dituela sendagileak.

VITORIA, 15/01/2026.- El Sindicato Médico de Euskadi ha convocado este jueves una concentración en Vitoria con motivo de la huelga de facultativos para protestar contra el estatuto marco que negocia el Ministerio de Sanidad y para exigir una regulación específica para este colectivo. EFE/ L. Rico
Argazkia: EFE

Espainiako Medikuen Sindikatuen Konfederazioak (CESM), Andaluziako Medikuen Sindikatuak (SMA) eta Euskadiko Sendagileen Sindikatuak (SME) osatzen duten greba gatzordeak urriaren 28tik aurrera aurreikusitako muga gabeko lanuzteak atzeratzea erabaki du, hauteskunde orokorrak deitu dituzte eta. Hala ere, sindikatuek grebarako deialdiari eutsi egingo diote, eta ohartarazi dute sendagileak mobilizatu egingo dituztela Espainiako hurrengo Gobernuak kolektiboaren aldarrikapenei erantzuten ez badie.

Erabakia Gorteak desegin eta azaroaren 29rako hauteskunde orokorrak deitu ondoren hartu da. Estatutu Markoaren proiektuaren tramitazio parlamentarioa etenda geratu da legegintzaldia amaitzearekin batera, eta sindikatuen arabera, abaguneak mediku eta fakultatiboentzako arau-esparru berri bat negoziatzeko gaitasuna duen solaskide politikorik gabe utzi du.

Estatutu Markoaren Lege proiektua irailean bidali zen Kongresura, eta asteartera arte, urriaren 6ra arte, irekita zegoen zuzenketak aurkezteko epea.

Gatazkak irekita jarraitzen du

Greba batzordeak uste du greba mugagabeari eusteak ahalegin handia eskatuko liekeela profesionalei, beren aldarrikapenetan aurrera egiteko bide politiko eraginkorrik egon gabe. Horregatik, atzerapena erabaki estrategikoa dela defendatu du, eta horregatik ez du deialdia bertan behera utzi.

Erakunde sindikalek adierazi dute beren helburuek bere horretan jarraitzen dutela: mediku eta fakultatiboentzako arau-esparru propioa, negoziazio-mahai espezifikoa, guardiak aitortzea eta arautzea, lanbidearen baldintzekin bat datorren erretiroa eta kolektiboaren prestakuntza eta erantzukizuna kontuan hartuko dituen lanbide-sailkapena.

Greba mugagabea urriaren 28rako iragarrita zegoen, Estatutu Markoaren erreformaren aurkako hainbat hilabetetako mobilizazio eta lanuzteen ondoren.

Sindikatuek konpromisoak eskatu dizkiete alderdiei

Greba batzordeak Espainiako hurrengo Gobernuari helaraziko dizkio bere aldarrikapenak, eta erantzun egokia lortzen ez badu lanuzteei berriro ekingo diela esan du. Halaber, alderdi politikoei eskatu die euren hauteskunde-programetan medikuen eskariei buruzko jarrera argia erabil dezatela.

Sindikatuek adierazi dute talde politikoekin biltzen eta lanean jarraituko dutela hauteskunde-garaian konpromiso zehatzak lortzeko.

Greba batzordeak uste du Estatutu Markoaren tramitazioa gelditzea azken hilabeteetan izandako mobilizazioaren lorpena dela, baina gatazka ez dagoela itxita eta greba-deialdiak indarrean jarraitzen duela azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X