Trumpek Iran du jomuga
Trump Siriako Gobernuaren aurka prestatzen ari omen den erasoaren benetako helburua ez da Siria, Iran baizik. Ameriketako Estatu Batuek gune horretan dituzten bi aliatu nagusiak, Israel eta Saudi Arabia, oso kezkatuta daude Iranek Siriako gerran duen protagonismoarekin. Baxar al-Asad Siriako presidentea gerra irabazteko zorian dago Irango eta Errusiaren laguntza militarrari esker. Al-Asaden aurkako milizia den Islamaren Armada, Saudi Arabiak finantzatzen duena, menperatua izan berri da Gtoutan eta, ondorioz Al-Asadek Damaskoko eskualde guztia kontrolpean du.
Irandarrek soldaduak eta base militarrak dituzte Siria barnean eta horrek kezka bizia eragin du Israelen eta Saudi Arabian. Gainera, Sirian dituzten guneei esker, irandarrek armak eta dirua helarazi diezaiokete Hezbollah talde libanoarri, Israelen aurkari nagusia den taldeari. Beraz, Saudia Arabia eta Israel, bakoitza bere aldetik, Trumpi eskatzen ari dira eraso indartsu bat egin dezala irandarrek Sirian dituzten guneen aurka. Horrenbestez, Trumpek datozen orduetan bonbardaketa bat agintzen badu, espero izatekoa da duela urtebete agindu zuena baina askoz indartsuagoa izango dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte