Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Joko arriskutsua Sirian

Frantzia eta Erresuma Batua erasoan parte hartzeko prest daude, eta errusiarrak eta siriarrak erantzuna prestatzen dabiltza. Bien bitartean, denak Trumpen Twitteren kontuari begira.

Siriaren gaineko joko arriskutsuak aurrera jarraitzen du. Errusiarrek Tartuseko basean dituzten ontziak itsaso zabalera atera dituzte, estatubatuarren balizko eraso batek ez ditzan portuan harrapatu. Siriarrek beren hegazkinak Latakiako basera eraman dituzte, bertan daude hegazkin errusiarrak ere; modu horretan, Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Siriako hegazkinei erasotzen badiete, Errusiari ere erasotzen ariko liratekeelako.

AEBk jada hegazkin-ontzi bat dute inguru hartan, eta beste bat Atlantikoa gurutzatzen ari da prestakuntza operaziora batzeko. Emmanuel Macron Frantziako presidentea Baxar Al-Asaden kontrako eraso mugatu batean parte hartzeko prest agertu da, gauza bera dio Theresa May lehen ministro britaniarrak ere, nahiz eta ez dagoen argi Parlamentuak utziko ote dion. Irandarrak euren posizioak indartzen ari dira Sirian, Israelek bere indar armatuak alertan jarri ditu, eta Hezbollah libanoarra Israelekin gerra baterako prestatzen ari da. Eta bitartean, denak Donald Trumpen Twitter mezuei erne: goizeko zortzietako txioan gauza bat esaten baitu, eta justu kontrakoa, bederatzietakoan.

Guzti horretatik garaile ateratzen den bakarra Asad da. Gutako matxinoak garaitzea lortu du, Damasko eskualde guztia kontrolpean hartuz, eta jada zazpi urte iraun dituen gerra zentzugabe hau irabaztetik geroz eta gertuago dago, gainera.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X