Putin, 18 urte boterean
Vladimir Putinek Errusiako presidente karguaren zina egin du astelehen honetan. Laugarren agintaldia du honakoa, eta beste sei urtez egongo da boterean martxoaren 18an egin ziren hauteskundeak nagusitasunez (% 76,69) irabazi ondoren. Josiv Stalinen ondotik, Errusian agintean denbora gehien eman duen politikaria izango da Putin bere laugarren agintaldia bukatzen duenean.
1999ko abuztuaren 16an Errusiar Federazioko behe ganberak, Dumak, Putin presidente izendatzea baietsi zuen. 2000 eta 2008 bitartean presidente bezala eman zituen lehen bi agintaldiak urte onak izan ziren Putinentzat eta Errusiarentzat. Presidenteak petrolioan eta gasean oinarritutako ekonomia bultzatu zuen prezioek gora egin zuten sasoi horretan. Emaitza on horiek presidentearen onarpena haztea eragin zuten, eta 2004an berriro izendatu zuten presidente, botoen % 72 lortuta.
Onarpen maila hori izan arren, Putinek ezin izan zuen hirugarren berrautaketa batera aurkeztu Errusiako Konstituzioak ezartzen duelako presidentearen agintaldia 6 urtekoa izango dela, eta beste behin bakarrik hautatu ahal dutelako jarraian. Beraz, Putinen jarraitutasuna ulertzeko, “jarraian” hitza oso kontuan izan behar da.
Berriro ere aukeratu ezin zutenez, buruzagiak tandem bat egitea pentsatu zuen, eta Medvedev (gaur egungo lehen ministroa) aukeratu zuen presidenterako hautagai. Hori egin ondoren, Medvedevek Putin izendatu zuen lehen ministro. Horrela, boterea partekatu zuten, Putinek presidenterako hautagai gisa berriro aurkezteko aukera izan arte.
4 urte horietan, Medvedevek Konstituzioa aldatu, eta presidentearen agintaldia 6 urtera luzatu zuen. Horretarako, Errusia Batua alderdiak guztiz kontrolatzen zuen Dumaren konplizitatea izan zuen.
Azkenik, 2012. urtean, Putin presidenterako hautagai gisa aurkeztu zen berriro hauteskundeetara, eta botoen % 60tik gora jaso zituen. Hala ere, nazioartea eta Errusiako oposizioa agintariaren aurka azaldu ziren, hauteskunde horietan irregulartasun ugari izan zirela iritzita.
1.200 atxilotu baino gehiago
2012an bezala garaipen sendoa lortu arren, larunbatean, inbestidurarako bi egun falta zirenean, oposizioa kalera atera zen Putinen aurka. “Putin lapurra da!”; “Errusia Putin barik!” eta “Ez zaitugu aukeratu!” lelo artean, Alekséi Navalny oposizioko kide gaitasungabetuaren milaka jarraitzaile presidente hautatu berriaren, agintarien eta Errusian Interneten dagoen zentsuraren aurka agertu ziren Moskuko Pushkin plazan eta Errusiako beste hainbat hiritan.
Moskuko manifestazioa tentsio handi baten erdian egin zen, bertan protestan bildu ziren manifestariek Gobernuaren aldeko aktibistak izan zituztelako aurrez aurre. 2012ko manifestazioetan bezala, Poliziak oposizioko liderra jendetza artetik atera, eta preso eraman zuen. OVD gobernuz kanpoko erakundearen arabera, mila manifestari baino gehiago atxilotu zituzten egun horretan.
2024rako erronka
Vladimir Putinen laugarren agintaldi honetarako erronka nagusia herrialdea sufritzen ari den arazo ekonomikoetatik ateratzea izango da. Horrez gain, herrialdearen norabidea gidatuko duen ordezko bat aukeratu beharko du edo beste azpijokoren bat pentsatu beharko du 2024tik aurrera presidente izaten jarraitu ahal izateko, hauteskundeak egin aurretik Konstituzioa aldatzeko aukera baztertu zuen arren.
(*) Imanol Butron Alonso, Zientzia Politikoetan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean, EiTB-EHU Multimedia Komunikazio Masterreko ikaslea da eta eitb.eus-en dabil praktikak egiten.
Albiste gehiago mundua
Netanyahuk Espainiako Vueltako talde israeldarra zoriondu du, "gorrotoaren aurrean amore ez emateagatik"
Israelgo txirrindularien presentziaren kontrako protestak izan dira Vueltako etapa ezberdinetan, eta Palestinako banderak eta "Israel genozida" edo "Stop genozidioa" zioten pankartak ikusi ahal izan dira ia egunero.
Erresuma Batuko lehen ministroak kabinetea birmoldatu du, bere albokoa zenak dimisioa eman ostean
Starmerrek orain arte Erresuma Batuko diplomaziaburua izan den David Lammy izendatu du lehen ministrorde.
NBEko adituek premiazko bilera eskatu dute Israeli presioa egiteko
Erakundeko 40 adituk baino gehiagok salatu dute Gazako "genozidioa" eta "nahita eragindako gosetea", eta Israelen okupazioaren aurka egiteko eskatu diote Batzar Nagusiari.
Errusiaren aurkako zigor koordinatuak aztertzen ari dira Von der Leyen eta Vance
Bitartean, Europar Batasuna beste zigor sorta bat prestatzen ari da Moskuren aurka; gerra hasi zenetik hemeretzigarrena.
Israelek esan du Gaza hiriaren % 40 kontrolpean duela
Israelgo Armadak erasoaldia areagotu du Gazako auzo garrantzitsuenetan, eta erasoak eta biktima zibilak gero eta gehiago dira.
Nor da Sylvan Adams, Israel-Premier Tech taldearen jabea?
Israelgo pertsona aberatsenetakoa da, publikoki onartu du sionista dela eta Benjamin Netanyahu lehen ministroaren lagun mina da.
MSFk ohartarazi du Zisjordanian "garbiketa etnikoa" izateko arriskua dagoela, kolonoen indarkeria dela eta
Erakunde humanitarioak salatu du etxebizitzen ia % 85 eraitsi dituztela herrixka batzuetan.
26 herrialdek Ukrainan tropak zabaltzeko edo bertan egoteko konpromisoa hartu dutela iragarri du Macronek
Frantziako presidentearen arabera, indar horiek ez dira lehen lerrokoak izango, eta horien helburua da "edozein eraso handi berri prebenitzea" eta 26 herrialde horiek "Ukrainako segurtasun iraunkorrean inplikatzea". Datozen egunetan zehaztuko da AEBk zein neurritan eta modutan lagunduko duen Kieven segurtasunean.
Putin eta Xi 150 urte arte bizitzeaz eta hilezkortasunaz mintzatu dira
Tiananmen plazako desfile militarrera ikustera zihoazela, Errusiako eta Txinako presidentearen arteko elkarrizketa jaso du giro-mikrofono batek. "Lehen, oso gutxitan iristen zen jendea 70 urte bizitzera, gaur egun, ordea, 70 urterekin gaztea zara oraindik", esan dio Xik Putini, interpretearen laguntzaz.
16 pertsona hil eta hogei baino gehiago zauritu dira Lisboan, Gloriako funikularra errailetik atera da eta
Portugaleko presidenteak doluminak eman dizkie "tragediak" kaltetutako familiei.