26 herrialdek Ukrainan tropak zabaltzeko edo bertan egoteko konpromisoa hartu dutela iragarri du Macronek
Frantziako presidentearen arabera, indar horiek ez dira lehen lerrokoak izango, eta horien helburua da "edozein eraso handi berri prebenitzea" eta 26 herrialde horiek "Ukrainako segurtasun iraunkorrean inplikatzea". Datozen egunetan zehaztuko da AEBk zein neurritan eta modutan lagunduko duen Kieven segurtasunean.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ostegun honetan iragarri duenez, Boluntarioen Koalizioko 26 herrialdek Ukrainan tropak zabaltzeko edo "lehorrean, itsasoan edo airean" presente egoteko konpromisoa hartu dute, Kievi segurtasun bermeak emateko.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin batera Ukrainako 35 aliatuk Parisen egindako bilera baten amaieran prentsaren aurrean egindako agerraldian, Macronek berretsi duenez, segurtasuna areagotzeko indar horiek ez dute Errusiarekin inolako gerratan murgildu nahi, baizik eta "bakea bermatu eta seinale bat oso argi eman".
Indar horiek ez dira lehen lerrokoak izango, eta horien helburua da "edozein eraso handi berri prebenitzea" eta 26 herrialde horiek "Ukrainako segurtasun iraunkorrean inplikatzea"
Xehetasunetan sartu gabe, Macronek adierazi duenez Boluntarioen Koalizioko kide bileran herrialde bakoitzak "zer egiteko prest dagoen" zehaztu du, "bakoitza bere funtzioan, eta elkar osatuz". "Orain, lan honekin jarraituko dugu".
Azaldu duenez, datozen egunetan zehaztuko da AEBk Ukrainarako segurtasun bermeei zein neurritan eta modutan emango dion laguntza. Aurki hitz egingo dute Etxe Zuriarekin laguntza horren xehetasunez, "gainbegiratzetik hasi eta su-etenera, bai eta segurtasun lerro hauetaz guztietaz ere. Eta ondoren, testu politikoak formalizatu beharko ditugu, hau da, bake akordio iraunkor bat prestatu eta, zalantzarik gabe, akordio hori babesteko alde anitzeko akordio bat edo aldebiko babes akordio batzuk ere", esan du Frantziako presidenteak.
Adierazi duenez, gainera, Parisen lortutako konpromisoak Ukrainarekin orain arte sinatutako elkartasun eta babes akordioetatik "askoz harago" doaz.
"Hemen egiten ari garenaren abantaila da askoz haratago doala. Plan militar bat da, Ukrainako armadari eta gure segurtasun-indarrei egiteko prest gauden ekarpenak zehazten dituena. Hau dagoeneko formalizazio operatiboa da. Orain formalizazio legal eta politikoa landuko dugu, bake itun iraunkor batekin koordinatuko dena", aldarrikatu du.
Zelenskik ez du AEBk izan lezaketen inplikazioari buruzko xehetasunik eman nahi izan; horrentzat, "garrantzitsuena" Washington beraiekin egotea da.
Zure interesekoa izan daiteke
Epaimahai batek errudun jo du Duane "Keffe D" Davis, Tupac Shakur raperoaren hilketagatik
Duane "Keffe D" Davis errudun jo du epaimahai batek, Las Vegasen (Nevada) lehen graduko hilketa leporatuta, 1996an Tupac Shakur rap abeslari ikonikoa hil zuen tiroketa antolatzeagatik.
AEBk eta Iranek erasoei ekin diete berriro Ekialde Hurbilean
Armada estatubatuarrak bi plataforma bonbardatu ditu goizaldean eta bi pertsona hil ditu. Iranek Jordaniako eta Arabiar Emirerri Batuetako base militarrei eraso eginez erantzun du.
900 pertsona baino gehiago hil dira eta 4.200 daude desagertuta, Nepalgo uholdeen ondotik
39 herrialdetatik Nepalera joandako 590 lagun falta dira. Bestalde, Rasuwagadhi proiektu hidroelektrikoko tunel bateko bilaketa lanak amaitu dituzte. Uste zuten dozenaka langile zeudela bertan harrapatuta, baina ez dute inor aurkitu.
Tentsioak gora egin du Ekialde Hurbilean, Iranek eta AEBk elkarri eraso egin baitiote
AEBk Larek uhartea bonbardatu izanari erantzuteko, Washingtonek Jordanian eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen instalazio militarren aurka jo du Teheranek. Gainera, "super petrolio-ontzi" batek su hartu du Ormuzen, bi mina lehertuta.
Gutxienez pertsona bat hil eta 15 desagertu dira Coloradoko Arroila Handian bat-batean izandako uholdeetan
Ekaitz eta euri-jasa handiak aurreikusi dituzte, eta "bat-bateko ur-goraldiak, lur- eta harri-jausiak" egon daitezkeela ohartarazi dute.
Gutxienez zortzi pertsona hil dira Zipren ferry bat hondoratuta, eta eskifaia guztia atxilotu dute
Ontziak 259 bidaiari eta tripulazioko zortzi kide zeramatzan, eta Kireniako portutik abiatu eta gutxira irauli da, kostaldetik bi kilometro ingurura. Erreskate taldeak desagertuta dauden 17 lagunen bila ari dira.
Maduroren argazki berriak argitaratu dituzte espetxetik: "Irmo gaudela jakin dezazuela nahi dut"
Argazkiek 2026ko ekainaren 25eko data dute baina bi hilabete beranduago kaleratu dira, AEBk eta Venezuelak petrolio erreserben % 20ri buruzko akordioa iragarri duten asteburu berean.
Uholdeak gertatu eta lau egunera, Trishuli ibaiaren inguruan bizi diren herritarren ezinegona gero eta handiagoa da
Olatz Urkia EITBk Asian duen korrespontsala Nepalen dago, uholdeen zero gunean. Bizirik atera diren herritarrak kexu dira etxerik gabe gelditu direlako eta ez dutelako laguntza nahikorik jaso. Bestalde, uholde gehiago izango diren beldur dira eta senideen baimenik gabe gorpuak hobiratzen ari direla salatu dute.
Islandiak uko egin dio EBn sartzeko prozesua abiatzeari
Botoen % 100 zenbatuta, ezezkoa (% 52,8) nagusitu da baiezkoak (% 47,2) baino boto gehiago jaso baititu. Bozketa estua izan da, ordea, eta baiezkoa joan da aurretik luzaroan. Emaitzak zabaldu ostean, lehen ministroak adierazi du ez duela aurrera egingo EBn sartzeko negoziazioetan.
267 pertsona zeramatzan ferry bat hondoratu da Zipren
267 pertsona zeramatzan ferry bat hondoratu da igande honetan Zipreko iparraldeko kostaldean, Kireniatik gertu. Agintarien arabera, 159 pertsona erreskatatu dituzte orain arte, eta egoera larria dela gaineratu dute.